2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Hego Afrikako bortxaketa zentzatzaileak gorroto krimentzat hartzeko kanpaina

Ortzadarraren banderaNdumie Funda aktibista hegoafrikarra, Lurmutur Hiriko behe-auzoetako neska homosexualak laguntzeko sortu Luleki Sizwe mugimenduaren fundatzailea , on lineko kanpaina bultzatu du Change.org izenekoa, Hego Afrikako agintariek ehunka lesbiana jasaten dituzten “bortxaketa zentzatzaileak” “gorroto krimentzat” har ditzaten. Plataformak 150.000 sinadura lortzea du helburu.

Hego Afrikak oso arautegi aurreratua du gutxieneko sexualen eskubideei dagokienez. Orientazio sexualean oinarritutako diskriminazioa ilegaltzat jo zuen munduko lehen herrialdea izan zen, sexu bereko ezkontzak legezko bihurtu dituen lehen herrialde afrikarra da, eta GLBT komunitateari eskubide berdinak, adopzioa eta zerbitzu militarra barne, bermatzeko munduko lehen errepublika. Alta, hiri handietako ghettoetan “bortxaketa zentzatzaileak” egiten dituzte oraindik. Horrela deitzen dira egiten dituztenen ustetan hori baita lesbianak bere “gaixotasuna” “sendatzeko” modua.   

Luleki Sizweren datuen arabera, astero, Lurmutur Hirian bakarrik, hamarretik gora lesbiana bortxatu edo laidotzen dituzte koadrilek. Egunero 150 emakume bortxatzen dituzte Hego Afrikan eta azken hamarkadan 31 lesbiana hil dituzte bere sexualitatea dela eta. Urtero 500 bat emakumek salatzen dute bortxaketa zentzatzailea. Iturri honek jakitera eman duenez oso kasu gutxi dira ebazten eta zigortzen.

2000 urtean onartutako Hego Afrikako berdintasun legeak “gorroto krimentzat” jotzen ditu gutxiengo taldeetako kideen aurkakoak, identitate etniko, politiko, erlijioso, sozial edo sexualengatik, baina epai eta fiskalek ez dute larrigarri hau erabili nahi lesbianen aurkako erasoen prozesuetan eta justiziak beste edozein eraso sexualtzat hartzen dituzte.

Euskadi, auzolana