2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

MUSIKA

"Feito um Peixe", Cristina Braga

"Remember Africa", Piruchi Apo

"La joven Dolores", Christina Rosenvinge

"Love Songs" Anne Sofie von Otter

"Baldi", Maddi Oihenart

"Nuevas divas del clásico"

"Nuevas divas del jazz"

"Don't give up" Ainhoa Arteta

"Fellowship", Lizz Wright

"Gau hotzenean ere", Olatz Zugasti

"Beautifull imperfection", Asa

"Sospiri", Cecilia Bartoli

 


 

Cristina Braga: “Feito um Peixe”

Cristina BragaCristina Braga harpalari eta abeslari brasildarra da. Herri musika eta doinu kultuak nahasten ditu, kantak ahots intuitiboarekin maisutasunez interpretatuz eta harparekin harmoniatsuki batuz.  Bere azken lana, samba, bossa, choro, tema herrikoi eta beronek konposatutakoek  osatzen dute.

Piruchi Apo: “Remember Africa”

Piruchi ApoMadrilen bizi den Hijas del sol bikotearen kide ohiak, ekuatorial eta ginear jatorrikoak, bakarkako lehen CDa argitaratu du: bere jaioterriaren omenaldia eta emakumeen balioen ereserkia. Tema guztietan Afrikako sustrai sakonak dituen ahots epel eta erregistro zabalekoa nabarmentzen da. Letrak bubi, gaztelania, pichinglis(1) eta frantsesez daude. Abeslari solidario honen diskoaren salmenten zati bat Guinea Ekuatorialeko haurtzaindegiak eraikitzeko erabiliko da, bertako amak ikasi edo lan egin dezaten. Lan honetan Pablo Salinas, Moisés Prieto, Hugo Westerdal, Irvis Méndez, Esmeralda Grao, Chery Malé eta Guadiana cantaoreak parte hartu dute. (1) Pichinglis: Ingelera Krioleraz oinarrituta edo nahastuta, Espainiako Afrikar kolonietan erabilia. Ingelera kaskarra, beste hizkuntzekin nahastua, eta Afrikan erabilia "hizkuntza franka" lez.


Christina Rosenvinge: “La joven Dolores”

Christina RosenvingeDuela urte asko Madrilen bizi den daniar jatorriko abeslari eta konpositoreak hamaika tema aurkezten ditu disko honetan. Mito femeninoen ikuspegi errukiorra eman nahi izan dio lanari, egunerokotasunera ekarriz eta emakume horien lekuan bere burua jarriz. Diskoan parte hartzen duten beste artistak, Steve Shelley (Sonic Youth) baterian; Jeremy Wilms baxu eta gitarretan; Charlie Bautista gitarra eta teklatuetan; Aurora Aroca (Boat Beam) biolontxelo, piano eta koruetan; Benjamin Biolay, Georgia Hubley (Yo la Tengo) eta Wilms ahots kontrapuntu gisa.

Anne Sofie von Otter: “Love songs”

Anne Sofie von Otter  mezzosoprano suediarra azken hamarkadetako ahotsik karismatikoenetariko  bat dugu. Oraingo honetan “musika arin”eko  CD bikoitz hau grabatu du Brad Mehldau jazzeko piano-jotzailearekin batera. Kanta ezberdinetako bilduma da: The Beatles, Brel, Barbara, Bernstein, Joni Mitchell edo Mehldau berarenak. Musika, askatasunetik, mestizajetik eta gozamenetik bertatik  musika ulertzen dutenentzat gomendagarria da. 

Maddi Oihnart: “Baldi”

Maddi Oihenart-en ahotsa euskal musika herrikoiaren ahots liluragarria, aberatsa eta egiatienetariko bat da. Artzain kantak kontserbatu, errespetatu eta biziki maite duen Zuberoa lurraldeko kantatzeko modua aberastu egiten du. Hamar gaiez osaturiko CD honetan  Juantxo Zeberio konpositore eta piano-jotzailearen laguntza izan du. Letrak, berriz, egungo euskal literatur esparruko  idazle nabarmenek idatzi dituzte:  Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao, Bernardo Atxaga, Carlos Linazasoro eta  Maddik berak.  Juantxo Zeberio, folk-etik jazz-erainoko  ukituak dituzten egokitze eta konposizio gehienen egilea da.

“Nuevas divas  del clásico”

Egungo lirikako emakumezko ahotsen omenaldia da aria eta kanta bilduma fin  hau. Bertan egungo prima donnen interpretaziorik esanguratsuenak daude, eta baita ere ahots-errepertorioko  zenbait orri hunkigarri.  Cecilia Bartoli, Measha Brueggergosman, Renée Fleming, Elna Garana, Magdalena Koená, Anna Netrebko, Danielle de Niese, Anne Sofie von Otter eta Patricia Petibon-en ahotsaz gozatzeko albuma.

“Nuevas  divas del jazz”

CD bikoitz honek azken urteetan  kalitate eta freskuragatik nabarmendu diren artistak biltzen ditu.  Guztiak “post Diana Krall” belaunaldikoak dira, hots,   jazz-eko kantari eta konpositoreek ohikoa duten audientzia eta entzule kopuru  muga handitu  duen  kantari eta piano-jotzaile kanadar horren ondorengoak. Disko honetako zenbait kantarik arrakasta nabarmena  izan dute, esate baterako,  Lizz Wright, Madeleine Peyroux edo Melody Gardot-ek. Gainera disko honetan orain dela gutxi zendu den kantari eta konpositorea zen Abbey Lincoln-i omenaldia eskaini nahi zaio. Eragina handia izan zuen horrek emandako  urratsei jarraitu nahi izan diete, era batean edo bestean, kantari askok. Eva Cortés, Claudia Acuña, Bebel Gilberto, Jane Monheit, Karryn Alyson, Ledisi, Erykah Badu, Natalie Cole, Lucy Woodward, Nnenna Freelon, Silje Nergaard, Beady Belle eta  Rebekka Bakken-en kantak daude  besteak beste, bilduma interesgarri honetan.

Portada del disco de Ainhoa Artea

Ainhoa Arteta: “Don’t Give Up”

Ainhoa Artetak latin jazz-etik abiatzen den haren bigarren pop  diskoa kaleratu du “Don’t Give Up” tituluaz. Bertan azken hamarkadetako kanta ezagunen bertsioak biltzen ditu. Diskoari  titulua ematen dion Peter Gabrielen abestiaz gain,  honako hauek entzuteko aukera dago: With Or Without You”, U2rena ; “Smells Like Teen Spirit” Nirvanarena; Charles Aznavour-en  “She”; “Sweet Child O’Mine”, Guns N’Roses-ena; “What a Wonderful World” Louis Amstrong-ena; “Sad Eyes” Josh Rouse-rena; “Contigo”, Joaquín Sabinarena; “Por el bulevar de los sueños rotos” Los Secretos-ena; “Bizkaia maite”Benito Lertxundirena; “Summer Time”George Gershwin-ena eta “Se dejaba llevar” Antonio Vega-rena.

 

Portada disco Lizz WrightLizz Wright: “Fellowship”

Jazz garaikideko izar ospetsuenetako batek haren sustrai afroamerikarrak erakusten ditu gospel protagonista duen album honetako hamabi kantetan. Oraingo honetan, Lizz Wright-ek bere alboan egoteko  izen handiko laguntzaile hauek aukeratu ditu: Angelique Kidjo, Afrikako kantari eta musikagilea, Me'shell N'Degeocello instrumentista afroalemaniarra, Joan Wasser (Joan as Police Woman) biolin eta gitarra- jotzailea, “Feed The Light” kantan laguntzen diona, Sweet Honey in the Rock,  emakume afrikarren a capella-ko taldea,  eta horren sortzailea, Bernice Johnson Reagon aktibista soziala  eta musikagilea. Azken horrek bi kanta interpretatzen ditu, horietako bat berak  idatziriko “I Remember, I Belive” delarik”.

 

Portada disco de Olatz Zugasti Olatz Zugasti: “Gau Hotzenean ere”
Olatz Zugastiren  disko berri honek,  aurreko diskoa (Elearen lainoa, 2002) kaleratu zuenetik zortzi urteko isiltasuna apurtzen du. Abesti berri hauek Olatzen mundu berezi, emankor eta fantasiazkoa  ezin hobeto islatzen dute.  Mixel Ducau-ren laguntzaz, Olatzek bere sustraiak eta ametsak erakusten ditu, arpa, bere instrumentua, maisuki joaz eta  sentimenduz beteriko melodiak interpretatuz.

 

 

 

Asaren Asa: “Beautiful Imperfection”

Bukola Elemide abeslari frantses-nigeriarrak, Asa izenez ezagutzen dugunak, haren bigarren diskoa kaleratu du.  Lehenbiziko diskoaz, soul eta pop akustikoko lanaz  arrakasta nabarmena lortu zuen Europan  batik bat. Pertsona moduan izandako garapena islatzen duen irudi berri batez soinu “ poppy”agoaren alde egiten du orain. Horrek bizitzako alde intimo eta baikorrak adierazteko aukera ematen dio; tonuak alaiago eta zoriontsuagoak dira, giza arazoak bertan dirauten arren. Diska Lagos-en sortu zen, artistak etorria aurkitu zuen lekuan. Hainbat kanta,  haren hizkuntzaz, yorubaz,  kantaturik daude.

  

Portada disco de Cecilia Bartoli Cecilia Bartoli: “Sospiri”

Cecilia  Bartoliren grabaketen antologia da. Wolfgang Amadeus Mozart, George Frideric Handel, Vincenzo Salvatore Carmelo Francesco Bellini, Gioachino Antonio Rossini eta  Antonio Lucio Vivaldi-k idatziriko ariak biltzen ditu. Zenbait dueto ere badira: Maxim Vengerov-rekin (“Ah, ritorna” de Mendelssohn), Mozart-en “Là ci darem la mano” Bryn Terfel-ekin, eta  “Tutto tace”, Mascagni-rena, zendutako Luciano Pavarottirekin batera. Italiako mezzosopranoak esfortzu handiko eta  musika ikerketako urtetan zehar metatutako eta landutako  eskarmentua  nahiz  barrokoz eta eta tradizio klasikoaz duen ezagutza  erakusten ditu disko honetan.

Euskadi, auzolana