2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

Berdintasun planak egin eta ebaluatzeko dirulaguntzak

Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko deialdi bat onartu du zeinen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen den. Diru-laguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak sortu, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira. Erakundearen helburuekin bat etorriz, laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili behar dira diru-laguntzak. Jarduera horretan sartzen dira diagnostiko eta plan orokorrak egitea (udal-jardueraren zati handiena hartzen dutenak) eta diagnostikoak eta plan sektorialak eta/edo estrategikoak egitea, bai eta indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko protokoloak eta horiei dagozkien ebaluazioak egitea ere. EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko plana onartu aurretik onartu ziren tokiko planak plan berrira egokitzeko behar den laguntza teknikoa ere diruz laguntzekoa izango da.
Emakundek egokitzat jo du diagnostikoak eta/edo planak indar handiagoz sustatzea emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak garatzen hasi diren eta oraindik udalbatzak onartutako planik ez duten udalerri, udalerri-multzo, koadrila eta mankomunitateetan; hori dela-eta, laguntza ekonomikoak esleitzerakoan lehentasuna emango zaie, lurralde-oreka handiagoa lortzeko.
Deialdiaren ebazpena abenduaren 31ean argitaratuk oda EHAAn eta hautagaiak aurkezteko epea otsailaren 11an itxiko da.

Euskadi, auzolana