2011ko negua – 79 zk.

Aurkibidea
Artikuluak

EMAKUNDE Michele Bacheletekin bilduko da UN Women erakundearekin lankidetza bideak aztertzeko

Emakundeko zuzendaria, María Silvestre, eta idazkari nagusia, Arantxa Elizondo, UN Women erakundeko zuzendaria den Michele Bacheletekin bilduko da datorren asteazkenean Nazio Batuen egoitzan bertan. Bileraren helburua bi erakundeen arteko lankidetza bideak aztertzea da, administrazioan genero ikuspegia txertatzeko politikak gai nagusi izanik.
Bilera hau Nazio Batuek urtero antolatzen duten Emakumeen Egoerari buruzko Batzordearen bileraren testuinguruan emango da.  Aurten 55 edizioa burutuko da otsailaren 22tik martxoaren 4ra arte eta gai nagusia honako hau izango da: emakumeen eta nesken partehartzea eta sarbidea hezkuntza, zientzia eta teknologian, eta emakumeen sarbidea lan egoki batera.
Emakundeko ordezkariak datorren asteazkenean, otsailaren 2an, bilduko dira Michele Bacheletekin, arratsaldeko 16.00tan Nazio Batuen egoitzan bertan. María Silvestrek eta Arantxa Elizondok Emakundek administrazioan genero ikuspegia txertatzeko martxan jarri dituzten tresnak azalduko dizkiote Bacheleti: Gobernuak onartzeko duen araudi guztiaren ebaluazioa, administrazioek berdintasun legea eta berdintasun planak betetzearen ebaluazioa, berdintasunaren inguruko datu eta estatistiken garapena, eta genero ikuspegiko aurrekontuak.
UN Women erakundea 2010eko uztailean sortu zen eta bere helburua emakumearen ahalduntzea eta berdintasuna bultzatzea da. Beste hainbat erakundeen elkartzearen ondorioz sortu zen, baliabideak bateratu eta eragin handiago izateko helburuarekin. Erakunde hauek ziren: Division for the Advancement of Women (DAW); International Research and Training Institute for the Advancement of Women (INSTRAW); Office of the Special Adviser on Gender Issues and Advancement of Women (OSAGI); eta United Nations Development Fund for Women (UNIFEM).


Informazio gehiego lotura hauetan:
Nazio Batuen Emakumeen Egoerari buruzko Batzordearen web gune ofiziala
55. biltzarraren prentsa oharra

Euskadi, auzolana