2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/01/18

Zazpi zuzendari emakumek aurrerapausoa egingo dute lanbidean eta prestakuntzan Deusto Business Schoolen PersonA bekei esker

Zazpi zuzendari emakumek beren lanbideko ibilbidean eta prestakuntza exekutiboan sakondu ahal izango dute Deusto Business Schoolen PersonA beken deialdiari esker.
Laguntza ekonomikoen zenbatekoa guztira 50.000 eurokoa izan da, hautatuen artean banatzeko.
Laguntzen deialdiak onespen handia izan du merkatuan eta horrek Deusto Business Schoolek aniztasunaren eta emakumeen talentuaren alde egindako apustua berresten du.
Zuzendari emakumeek Programme for Leadership Development (PLD) eta Master in Business Innovation (MBI) zuzendaritzako programetako inbertsioaren %50 arteko laguntza jasoko dute.
Zazpi zuzendari emakumek beren lanbideko ibilbidean eta prestakuntza exekutiboan sakondu ahal izango dute Deusto Business Schoolen PersonA beken deialdiari esker. Beka horiekin, negozio eskolak talentua duten eta lanbideko ibilbide arrakastatsua duten emakumeek aurrera egitea nahi du, zuzendaritzako maila gorenetan beren presentzia handitzeko, orain dela gutxi arte behintzat, maila horietan gizonezkoak izan baitira nagusi.

Hautaketa prozesuan Deusto Business Schoolen programa edo master bat egin nahi zuen hamarnaka emakume ekintzaile eta zuzendarik hartu du parte. Hautagaitzak aztertu ondoren, Deusto Business Schoolek izendatutako ebaluazio batzordeak zazpi emakume aukeratu ditu, batzuk enpresa txiki eta ertainetako eta enpresa handietako zuzendariak, beste batzuk ekintzaileak, Deusto Business Schooleko prestakuntzaren aldeko apustua egin dutenak proiektu berriak abian jartzeko orduan.

Deusto Business Schoolen PersonA beketarako hautatutako emakumeek programaren matrikula kostuaren %50 arteko laguntza ekonomikoa eskuratu ahal izango dute, norberaren profilaren eta aukeratutako programaren arabera. Zehazki, zazpi zuzendarietatik lauk laguntza izango dute Programme for Leadership Development (PLD) zuzendarien aurrerabideko eta zuzendaritza nagusiko programa egiteko, eta beste hirurek, Master in Busines Innovation (MBI) programa egiteko, Deusto Business Schoolen apustu nagusietako bat, estrategia, berrikuntza, teknologia eta diseinua uztartzen dituena.

Guztira, PersonA beken laguntzak ia 50.000 eurokoak izan dira, etorkizuneko inbertsioa talentuan eta aniztasunean, Manuel Escudero Deusto Business Schooleko zuzendari nagusiak adierazi duen bezala, "aniztasuna, globalizazioak berez dakarren elementua izanik, ez baita soilik Enpresen Gizarte Erantzukizunaren alorreko elementu bat, baizik eta zuzenean emaitzen kontuan du eragina. Horregatik, enpresek ezin dute emakumeen talentua bazterrean utzi eta alboratu, emakumeen gaitasunek eta ahalmenek goi zuzendaritzari lidergo berria eta ikuspegi freskoagoa ekar baitiezaiokete".

PersonA beketarako hautagaiak ebaluatzeko batzordeko kideek beka hauetara aurkeztu diren emakumeen kalitatea eta talentua azpimarratu nahi izan dituzte eta onartu dute laguntzek onespen handia izan dutela zuzendari emakumeen artean, gaur egungo krisi garaian.

Deusto Business Schoolek emandako laguntzaz baliatzeko eskakizunen artean dago hautagaiak, aldez aurretik, 2011rako DBSk zuzendarien aurrerabiderako dituen programetako batean onartua izan behar zuela.

Euskadi, auzolana