2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/01/20

Emakume eta gizonen egoerari buruzko txostena eta berdintasun alorrean erakundeek egindako lanaren ebaluazioa onartu dira

Gobernu Kontseiluak asteartean honako dokumentuak onartu zituen: “Emakume eta Gizonen IV Plana botere publikoen alorrean gauzatzeari buruzko jarduera” eta Emakume eta Gizonen egoerari buruzko Zifrak txostenak, biak Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak egindakoak.

Emakume eta Gizonen IV Plana botere publikoen alorrean gauzatzeari buruzko jarduera txostena

 
04/2005 Legeak Gobernua behartzen du legegintzaldi bakoitzean Berdintasun Plan bat onartzera, eta horrekin batera behartzen du baita ere plan hori gauzatzeari buruzko ebaluazioak egitera. Agindu honi jarraituz, Emakundek egindako “Emakume eta Gizonen IV Plana botere publikoen alorrean gauzatzeari buruzko jarduera txostena onartu du gaur.

289 erakunde aztertu dira (Administrazio Orokorreko 35, Foru administrazioko 3 eta tokiko administrazioko 251). Berdintasun plana gauzatzean nagusi diren tendentziak zeintzuk diren ikustea da helburua. Horretarako aztertzen da ze akzio burutu diren; zenbatekoa izan den administrazio bakoitzaren inplikazioa, erabili dituzten errekurtsoak eta programek izan duten eragina.

IV Planak lau ardatz zituen: Mainstreaming; ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa;  lana eta familia bateratzea eta erantzukizunak banatzea; eta emakumeen aurkako indarkeria.

Honako hauek emaitzak:

4.000 ekintza baino gehiago egin dira, gehienak maistreaming eta ahalduntzeari buruzkoak

Ekintzen bi heren honako zortzi programek betetzen dute:

i.        Indarkeriaren prebentzio eta artatzean hobekuntzak

j.        Emakumeen presentzia kultura eta mundu artistikoan

k.       Diskriminazio bikoitza eta esklusio arriskuan dauden emakumeen egoeraren hobekuntza

l.        Sexismoaren desagerpena hainbat alor sozio-kulturaletan

m.     Emakume eta gizonen lan baldintzen berdintzea

n.      Lan egoeraren inguruko berdintasuna

o.      Biolentziaren prebentzioa eskolan

p.      Enplegu zerbitzuetan genero ikuspegia txertatzea

 

Erabilitako errekurtso ekonomikoak hauek izan dira (erakunde bakoitzak emandako datuen arabera):

Mainstreaming: 13.940.236,48 euro

Ahalduntzea eta parte hartze sozio-politikoa: 68.292.016,56 euro

Lana eta familia bateratzea eta erantzukizunak banatzea: 36.650.714,9 euro

Emakumeen kontrako indarkeria: 17.857.196 euro

 

“Emakume eta Gizonen egoerari buruzko zifrak”


“Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak” ikerketak demografia, osasuna, politika, lana, indarkeria… eta beste hainbat adierazle ditu kontuan urtero emakume eta gizonen egoera aztertzeko. Aurtengo txostenak erakusten du oraindik ez dagoela berdintasunik gizon eta emakumeen artean. Izan ere, desberdintasunak daudela lan munduan, denboraren erabileran eta beste hainbat alorretan.

“Euskadiko emakume eta gizonen egoerari buruzko zifrak” ikerketak honako datuak uzten ditu agerian, besteak beste:

  • Eskuratutako errenta pertsonalak: Errenta pertsonalari dagokionez, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak oso handiak dira oraindik. Emakumeen bataz besteko errenta pertsonala 11.857 eurokoa den bitartean, gizonena ia bikoitza da: 23.224 euro. Gizonek emakumek baino ia bikoitza eskuratzen dute lan errentari dagokionez. Artero 15.000 tik beherako errenta pertsonala duten pertsonen artean %63,7 emakumeak dira, eta gizonak ez dira %30era iristen.   
  • Soldata: Iturria, INE (Encuesta de estructura salarial). Emakumeak: 19.771,80    Gizonezkoak: 26.911,40 . Emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50 eurokoa da.  Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorea. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontutan hartzen baditugu, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da.  
  • Txirotasuna eta gizarte-bazterketa: Txirotasuna eta gizarte-bazterketa jasaten dutenen % 82,9-a emakumeak dira. Pobrezia arriskua lau aldiz handiagoa da emakumeen artean gizonen artean baino.  Emakumeak : 82,9%   Gizonak: 17,1%.
  • Etxeko-lanak eta pertsonen zaintza: Emakumek gizonek baino 2 ordu era 23 minutu gehiago ematen dituzte urtean etxeko-lanetan eta haurren, nagusien , gaixoen eta menpeko pertsonen zaintzan….

Txosten osoa eskuragai 

Euskadi, auzolana