2011ko negua – 79 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2011/02/10

Emakumeen ablazio genitalaren aurkako nazioarteko egunerako GKEen mobilizazioa

Gobernuz kanpoko erakundeak lanean ari dira datorren otsailaren 6a, Emakumeen ablazio genitalari Zero Onarpenaren eguna dena, eraginkorra izan dadin oinarrizko eskubideen kontrako praktika hau salatzeko. Urtero hiru mili neskatok eta emakumek pairatzen dute. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, gutxienez munduko 28 herrialdetako 120 eta 140  milioi neskatok eta emakumeek nozitu dute.
UNICEF-ek uste du Afrikan soilik 70 miloi neskatok eta emakumeek  jasan dutela ablazioa. Azken urteotan,  Afrika eta Asiatik datorren migrazioagatik, praktika areagotu da Europa, Australia, Kanada eta Estatu Batuetan. 12 GKEz oasturiko Red Activas plataformaren  datuen arabera , Europan  180.000 emakume daude mutilatuta izateko arriskuan eta Espainian 10.000 mila baino gehiago. 
Mujeres para el Diálogo y la Educación (Hezkuntza eta Elkarrizketaren aldeko Emakumeak) deritzonak, 14 urte baino gutxiago duten neskatoen arriskuaren handitzeaz erne egoteko esaten du. Neskato horiek dira  honelako jatorrizko herria dutenak: Nigeria, Senegal, Ganbia, Ginea, Mauritania, Ghana eta Kameruna.
UNICEF-ek azaltzen duen moduan,  ablazioa emakumeen sexualitatea moteltzeko erabiltzen da, eta baita ere, genitalak zikinak eta itsusiak direlakoan. Neskatoen helduen adinean hasteko iniziazio erritoaren sinboloa hartzen du ere. Gainera, ablazio genitala erlijio-arau dela uste da. Egia esan, ablazioak kalte konponezinak ekar ditzake, eta baita heriotza; horrekin batera, HIESA kutsatu, hepatitisa, infekzio larriak eta  septizemia, besteak beste, eragin ditzake. Epe luzeari begira antzutasuna, infekzio kronikoak, harreman sexual mingarriak ekar ditzake eta baita  haurdunaldi nahiz erditzera oztopoak ekarri bai emakumeei bai jaioberriei. 
Mutilazioa, anestesiarik gabe eta oinarrizko egoera higieniko ezean egitea gauzarik ohikoena dela azpimarratzen du Red Activas-ek.
GKEak kanpaina bat abian jarri du. Horri esker, Asociación de Mujeres por el Futuro de las Mujeres (AFAF)-  Emakumeen Etorkizunerako Emakumeen Elkartearekin batera Guinea Conakry-ko hamar herriri laguntza eman die emakumeen ablaziorik egingo ez dutela esan dezaten.
Nafarroako Medicus Mundi-ko ordezkaritzak hiru urte eman ditu dagoeneko gai hau prebenitzeko lan egiten emakume afrikarrekin, eta bereziki, haien jatorrizko herrialdeetara  oporretan itzultzen  direnekin. Proiektu hau, Aragoi eta Kataluniako ordezkaritzak ere sustatzen dute eta Osasun, Politika Sozial eta Berdintasunerako Ministerioaren Osasun Sistema Nazionalaren Sarietako bat jaso du.

Euskadi, auzolana