2011ko uda – 81 zk.

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Félix Baltistan Fundazioaren lana Pakistaneko Hushe araneko emakumeekin

Testua: Sarai Martin,  Felix Baltistan Fundazioaren Generorako arduraduna.

Genero ezberdintasunak garapeneko arazoen  iturria dira. Hor daude esaterako, pobreziaren feminizazioa, egituren indarkeria emakumeen kontra, giza eskubideen urraketa eta gizonezkoena baino  bizi-itxaropen laburragoa izatea, besteak beste. Felix Baltistan Fundazioaren (FBF) laguntzaren bitartez emakumeek komunitatearen arloetako partaidetza nola handitu den eta zenbait proiektutako  ahotsa  nola bihurtu diren azaldu nahi du artikulu honek.

Garapenean, emakumeen  partaidetza zergatik da garrantzizkoa?
Garapeneko Genero Ikuspuntuaz (GGI) emakumeak eta desabantailan dauden  beste kolektiboak ahaldundu  nahi da, genero oinarrizko beharraz betez,  janaria, etxebizitza  ura eta autoaskitasuna bermatzeko; ikuspuntu horrek egituren desberdintasunak gainditu nahi ditu, komunitatearen mobilizaziorako gaitasunaren bidez; eta giza proiektuen identifikazio, diseinu zein gauzatzean bai gizonezkoek, bai emakumezkoek parte hartu behar dutelako ustekoa da.

Hushé aranean bezala, benetako gizarte paritarioa eraikitzeko,  ezinbestekoa da zenbait baliabide erabiltzea eta politika bereziak garatzea, emakumeek kontuan har dezaten, euren zaurgarritasun egoera, bai arlo pribatuan bai arlo publikoan, eta berariazko beharrak agerian aitortzeaz gain, emakumeak izateagatik nozitzen dituzten ezberdintasun historiko eta egituren zuzengabekerien ezabapenaren berma direnak. Horregatik, emakumeen ahalduntze eta genero ekitatearen inguruko proiektuen inbertsioa behar-beharrezkoa da, gizarte osoaren baldintza ekonomiko, sozial eta politikoak hobetzeko ez ezik, osoko hiritargoa lortzeko ere.  Justizia soziala eta giza eskubideen kontua da. 


Hushé aranaren kokapena
Egun, Gilgit-Baltistán (Hushé aranaren kokalekua)  eskualdea Pakistan da administratiboki baina geografikoki  bi potentzien artean banaturik dago, Pakistan eta India,  50 urte baino gehiago amaierarik gabeko gatazkan dihardutenetan, alegia. Arazo honek ekartzen du, India eta Txinaren arteko mugen itxiera zibilentzako. Hushé arana muga horietatik 60-100 kilometrotara dago eta horregatik haren isolamendu geografikoa gero eta handiagoa da. Herrialdeko beste eskualdeekin konparatuta Hushé-ren bazterkeria eta botere publikoak haren garapenerako azaldu duten interes eskasaren arrazoi nagusiak egoera politiko zaila eta biztanleri urriaren urruntasuna zein inkomunikazioa dira. Hushé  aranak  dimentsio gutxiko etxe hauskorrak biltzen ditu. Bertako biztanleak biziraupen nekazaritzari esker bizi dira:  garia, autokontsumorako barazki ekoizpen txikia, muxurkak, eta beste fruta batzuk; aberatsek oilo, ardi eta behiren bat izan ahal dute. Nekazal ekoizpena ez da oinarrizko beharrak asetzera iristen. Biziraupen nekazaritza hau emakumeen eskuetan dago gehien bat; nekazaritzaz eta abeltzaintzaz arduratzen dira eta baita edadetuen  eta umeen zaintzaz. Gizonak, berriz, zamaketari moduan edota nazioarteko ibiltari edo mendizaleen ibilaldietako gidari gisa bilatzen dute lana. 

Emakumeen bizitza aranean
Hushé aranean errealitate gogor batekin topo egiten dute. Emakumeek oztopoz beteriko bizitza daramate eta ezin dute aurrera egin haien autonomia eta heziketa pertsonalean. Goizeko lauretan altxatu eta gelditu gabe aritzen dira lanean gaueko hamarrak edo hamaikak arte. Haien atazak hauek dira: familiaren zaintza (senarra, seme-alabak eta pertsonak edadetuak barne etab.), etxeko lanak, esaterako, kuzinatzeko egur eta ur  bila joan,  errekan garbiketak egin, jakiak lortu etab.), landako lanak (ordu asko ematen dituzte ereintzan eta gari uzta biltzen); finean, familiaren bizitzaz eta nekazaritzaren mantentze lanez arduratzen dira. Horrek ekartzen die beraientzat astirik ez izatea eta osasunean hutsune handiak. Tokiaren garaierak eta klimatologiak nekazaritza zailtzen dute, horregatik, energia berriztagarrien erabileran, negutegietan, kontserbazio ikastaroetan etabarretan  lan egiten ari da, baliabide eskasei etekin onena ateratzen ikas dezaten.
Azken urteotan, emakumeek, emakume moduan, euren eskubideen kontzientzia hartu eta eskubide horiek erabiltzen hasi daitezen  ahaleginak egin dira.  FBF-k abian jarri duen proiektuak emakumeen komunikazio eta prestakuntzarako espazio bat sustatzen du. Machulo-n (FBF-en ekintzen kokapena) Vocational Centre bat sortu du emakumeek haien ikastaroak, bilerak eta aktibitate komunak etab. egin ditzaten. Bilerak egiteko espazio bat da, haien beharrak elkarri kontatzeko aukera ematen diena; bertan beraiei interesatzen zaizkien aktibitatean antolatzen dituzte, esaterako, nekazaritza, higienea, elikadura, esku lan eta abarrekin  zerikusia duten ikastaroak.
Machulo-ko emakumeak herriko auzoetako ordezkariez batzorde bat ostu dute. Bertatik aktibitateak koordinatu eta antolatzen dituzte. Ezin da ahaztu, bide horretan komunitateko sektore kontserbadoreenak jartzen dizkien oztopoek ekimenak zailtzen dizkietela. Emakumeei soilik dagozkien baldintzek eskola uztea eta  emakume eta ama rola goiz hartzea ekartzen dute. Emakumeek ez dute gizonezkoek duten errekurtsoen irisgarritasun bera, ez eta bidea zabalduta bizitza publiko eta komunitarioan parte hartzeko. Hala eta guztiz ere, familien eta komunitatearen sostengurako egiten duten lan hasi berria  nekaezina da, eta horregatik haien ahaleginak, aktibitateak eta heziketa pertsonala berrindartu behar ditugu. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta horrekin batera, Hushé-ko komunitateen  garapen integrala soilik lortuko da azken gako horiek erabiliz.

Hushé araneko emakumeen aurrerapenak
Hushé aranean estreinakoz 31 emakumez osaturiko taldea sortu da joan den maiatzaren 31ean. Komunitate guztiak ordezkatzen dituzte eta  hasieratik emakumeen ikuspuntuak eta beharrak kontuan hartzen dituen garapen eredu sostengarriaren eredua lortzeko asmoa izan dute. Taldea lortu da araneko komunitateetan mugimendu sozialaren prozesua bete ondoren. Prozesu horretan nabarmentzekoa da, lan karga handia eta familietan eta komunitateetako  ardura izanda ere, garapenerako bidean parte hartze handia izan nahi dutela emakumeek. Gainera, zenbait komunitatetan, bilera mistoak izan dira. Horrek gizonezkoen aurrean estreinakoz hitz egiteko parada eman die.
Araneko emakume guztiek osasun zerbitzuei lehentasuna eman behar zaiela uste dute, bereiziki haurdunaldietan inolako babesik ez dutelako. Azken hilabete honetan bi emakume zendu dira arrazoi horrengatik. Bigarren lehentasuna  Vocational Centre bezalakoak izateari eman diote, gaitasunak handitzeko, heziketa profesionala eta pertsonala izateko aukera baitago bertan.  Espazio horietan hainbat prestakuntza jasotzeko parada izango lukete, eta horren ondorioz aukera gehiago izango zuten haien arazoak beste emakumeekin konpartitzeko. Hori autonomia lortzen lagunduko lieke  etorkizunean. Haien aurrerapenean beste hirugarren traba identifikatu dute: hezkuntza falta. Lau emakumeetatik hiru analfabetoak dira; gizonen kasuan, berriz, bostetatik bi. Ondoren, ospitalera joateko garraioa hobetu behar dela iritzi dute. Horretaz gain, nekazaritza eredu berrian emakumeen presentziarik eza eta zenbait komunitatetan ura edangarriaren irisgarritasun murriztua identifikatu dute. Garapen eredu berrian aurreratzeko emakumeek bertan parte hartu behar dutela ulertzen hasiak dira  komunitate horietako gizonak. Emakumezko liderrak agertzen hasi dira eta  emakumeei sarbidea errazten dieten nekazalgo elkarteak sortu dituzte. Urte hauetan Machulo-ko  Vocational Centre-n 150 emakumek prestakuntza jaso dute. Gainera, emakume batek ekitaldi publiko batean lehenbiziko aldiz hitz egin du; horretaz gain, Saling eta Thalis bezalako herrietan  beste komunitateetan Vocational Centres berriak sortzen ari dira. Aurrerapen hauek txikiak diruditen arren, baltí bezalako kultura isolatu eta tradizionalean oso esanguratsuak dira. Horregatik, komunitateren barnean gatazkarik sortzen ez duten estrategiak abian jarri behar dira, betiere, komunitateak beste etorkizun bat izan dezakeela ikus dezaten.

Euskadi, auzolana