2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Enpresa berriek aholkularien laguntza izango dute

Espainiako bederatzi Merkataritza Ganberek aholkulariak aukeratuko dituzte RECAMEko, (Enpresetarako aholkularien Sarea gaztelaniazko sigletan),  partaideak izan daitezen. Sare horren bitartez emakumezko ekintzaileek  laguntza jasoko dute haien  aktibitatearen hasierako urteetan. Enpresa munduan eskarmentua duen aholkulariak bi emakumeri emango die laguntza negozio berria aurrera atera dezaten. Bai aholkulariek  bai laguntza jasoko duten emakumeek honako baldintzak bete beharko dituzte: gutxienez bost urtetan enpresa irekita izatea; emakume enpresaria izateak zer suposatzen duen jakitea, ezagutza partekatzeko jarrera, bi urtetan  bileretara joateko prest egotea, eta enpresari berriekin harremanetarako gaitasun pertsonalak. 
Avila, Andujar, Badajoz, Bartzelona, Caceres, Cuenca, Kanaria Handia, Mallorca eta  Sevillako Ganberek izena eman dute proiekturako. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 25 baino lehen harremanetan jarri behar dira aipatu erakundeekin.  Europako Batzordeko Enpresa eta Industriako Zuzendaritza Nagusiaren ekimena den hau 15 herrialdetan abian jarri dute:  Albania, Belgia, Chipre, Eslovakia, Eslovenia, Grezia, Hungaria,  Italia, Mazedonia, Montenegro, Herbehereak, Britainia Handia, Errumania, Serbia y Turkia.

Euskadi, auzolana