2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Gizonak matxismoaren kontra inplikatzeko egutegia egin dute

Deusto-San Inazioko Modulo Psikosozialak (berdintasunaren aldeko sensibilizazioan eta indarkeria sexistaren kontrako prebentzioan lan egiten duena) eta Piper Txuriak, Bilboko Berdintasunaren Aldeko Gizonen Elkarteak 2012 egutegi bat sortu dute gizonezkoak matxismoaren kontra inplikatzeko helburuarekin. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren eta BBK-ren laguntza jaso du.

Egutegiko argazkietan (Guillermo Casas-ek egindakoak) Piper Txuriak taldeko kideak agertzen dira jarrera berdinzaleak islatuz: etxeko eta zaintza lanak egiten, euren sentimenduak espresatzen, berdintasunaren alde militatzen, etab. Hilabete bakoitzean hausnarketa bat proposatzen da: “Salto egiezu rolei”, “Bizitza zaintzea eta eustea, gizonen kontua ere bada”, edota “”Sentitzeak gizon egiten gaitu”. Egutegia doan banatzen ari dute elkarte, sindikatu eta erakunde desberdinen artean sensibilizazio tresna bezala aurkeztuz, eta pdf formatuan ere deskargatu daiteke.

Euskadi, auzolana