2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren lehenengo Euskal Behatokia sortu da

Eusko Jaurlaritzako kontseiluak, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzara esleitua egongo den Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistaren Euskal Behatokiaren sorkuntza onartu du. Behatokiak,  Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpenen ezaugarriak, kausak eta ondorioak aztertu eta zabaltzea, eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren egoera identifikatzea ahalbidetzen duten diagnostikoak egitea izango du helburu.

Behatokiak, lehendakaritza izango duen Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aholkulari izango da, hala nola, genero indarkeriaren kontra diharduten beste erakundeena. Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinen ordezkariek, Emakunde, hiru foru aldundien Gizarte Gaietarako ordezkariek, Eudel (Udalen Elkartea), Fiskaltza, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Sala, Arartekoa eta EITBko ordezkari ezberdinek osatuko dute, emakumeekin lan egiten duten elkarte ezberdinekin batera.

Organo berri honek, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren garapena aztertzeko adierazle homogeneoak landuko ditu, informazio-sistemak hobetzeko proposamenak adieraziko ditu, diagnostikoa eta ebaluazioari buruzko azterlanak eta txostenak proposatuko ditu, hainbat behatokietako jardunbide egokien ereduak aztertuko ditu, erakunde eta organo profesionalen eta emakumeen indarkeria matxistan adituak direnen arteko lankidetza sustatuko du, erakunde ezberdinen artean agiri- eta informazio-trukea erraztuko du eta, euren jarduerei buruzko urteko txostena egingo du.

Euskadi, auzolana