2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Genero ikuspegia kontutan hartzen duen hirigintzaren diagnosia egiten ari da Aretxabaletan

Aretxabaletako Berdintasun zerbitzuak, Emakunderen laguntzarekin eta udaleko beste arlo batzuekin batera, genero ikuspegia kontuan hartzen duen hirigintzaren diagnosia egiten ari da, herriko berdintasun planak aurreikusten dituen zenbait ekintzei erantzuna emateko.

Aretxabaletako herritarrek, galdetegi batzuk betetzeko aukera izango dute eta bertan, irisgarritasuna, mugikortasuna, zerbitzu eta hornidurak, segurtasuna edo segurtasun eza edota emakumeen adierazpen sinbolikoaren inguruko galderak jasotzen dira. Era berean, herriko plangintza eta diseinuan parte hartzen duten arduradunek, kontziliazio eta genero - kontuetan hezkuntza berezia jasoko dute. Gainera, zaintzaileen lana eragotzi egiten duten arkitektura – oztopoak kenduko dira, hauek erabiltzen dituzten espazioak bere beharretara egokituz.

Proiektu honen barne, gauza ezberdinak egingo dira herrian: tailerrak, elkarrizketak, galdetegiak…guztiak ere, egin nahi den diagnosia ahalik eta irekiena izan dadin. Galdetegi hauek anbulatorioan, udaletxean, Arkupe kultur etxean, ludotekan, gaztelekuan edota Zainduz gimnasioan aurkituko dira baita webgunean ere.

Euskadi, auzolana