2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Eusko Jaurlaritzak ume lapurtuen kasuak ikertzeko batzordea eratu du

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Zuzendaritzak zuzendutako sail-arteko batzordea eratu du, Barne-sailaren eta Osasun-sailaren parte-hartzearekin, ukitutako pertsonek nahiz gertatutakoa ikertzen dabiltzan epaitegiek aurkez ditzaketen eskakizunei erantzun “aktiboagoa” eta “azkarragoa” emateko.

Idoia Mendiak, Justiziako sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, aditzera eman du ume jaioberrien ustezko lapurreta kasuak ikertzeko Gobernuak ukitutako pertsonen eskura jarri dituela Ertzaintzaren ikerketa-baliabiderik onenak, Justizia Saileko orientazio juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak eta Osasun Sailaren menpe dagoen Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua. Gaur arte, Biktimari Arreta Emateko Justiziako Sailburuordetzako Zerbitzuak laguntza psikologikoa eta/edo aholkularitza juridikoa eman die eskatu duten 31 pertsonei. Gaur-gaurkoz, ume jaioberrien ustezko lapurreta eta ondorengo adopzio- kasuekin zerikusia duten 42 salaketa jaso ditu Ertzaintzak (guztiak Donostiako instrukzio epaitegietan jarrita daude, eta gertakariak ikertzeko eskaera daramate), eta Osakidetzak 416 informazio-eskaera jaso ditu, horietatik 59 epaitegietatik.

Justiziako arduradunak gogorazi du Euskadin ADN-analisiak doakoak direla, betiere epaileak aginduta egiten badira. Era berean, aipatutako delitua egin dela susmatzen duten pertsonei aholkatu die Ertzaintzaren polizia-etxeetara edo epaitegietara jo eta salatu dezatela, “ziurtasun guztiaren jakin behar dutelako ikertua izango dela”.

Informazio gehiago

Euskadi, auzolana