2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

ICW, 120 herrialdetako emakume elkartea HIESaren aurka

Bake gehiago, HIES gutxiago” da 1987. urtetik Patricia Pérez argentinarra buru duen 120 herrialdetako emakumek osatzen duten  ICW (GIB – HIESa duten Nazioarteko Emakumeen Elkartea)ren leloa.

ICWk bakea “HIESaren kontrako giza – erantzuna indartzeko gakoa” bezala ikusten du” eta indarkeriarik ez balego, emakumeek bere sexu eta ugalketa osasunaz erabakitzeko aukera izango zutela kontsideratzen du. Bazterkeriarik gabe errazago izango litzateke lana aurkitzea eta gizarteak ez balitu aurretik juzgatu, ez liokete bere buruari galdetuko GIBarekin bizitzea pena merezi duen ala ez”.

Patricia Pérez seropositiboa zela jakin izan zuenean bere egoera berdinean zeuden beste hainbat emakumeekin jarri zen harremanetan eta hamar urtez, birusa zuten beste emakumeekin bilerak antolatu zituen. Pixkanaka, bilera hauek hazten eta atzerrira hedatzen joan ziren 1992an ICW sortu zuela beste hogeita hamar emakumerekin batera, “mundu guztian entzunak izateko eta injustizia, estigma eta bazterkeria baino sendoagoak izateko”.

Gaur egun, 120 herrialdetako 15.000 emakume, nerabe eta neskatilek baino gehiago osatzen dute “ezer guretzako gu gabe” leloa duen elkarte hau.

Bere buruzagitza eta borrokarako ziurtasunari esker zenbait sari irabazi ditu Patricia Pérezek, hala nola, Club Atlético River Plate-ak 2008an emandakoa bere gizarte – lanagatik, “HIESaren kontrako Roberto Jáuregui saria” eta Buenos Aireseko Legealdiaren Emakume Batzordeak ematen duen “Molde eta eredurik gabe”. Sei alditan Bake Nobel Sarira izan da hautagai.

Euskadi, auzolana