2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Emakumeek zuzendutako sei banketxek Ugandako milaka familien bizitza hobetu dute

Emakumeek zuzendutako nekazarientzako sei banketxek Ugandako emakume askoren bizitza aldatu dute, baita haien familiena ere. Interes baxuko kreditu txikiak ematen dituzte negozio txikiak has ditzaten, eta garantia bezala ez dituzte lurren tituluak eskatzen, beste banketxe askok egiten duten bezala.
“Afrikako Emakumeen Nekazaritza Elikagai Iniziatiba” aurrezki eta kreditu kooperatiba bat da eta aipatutako nekazarientzako sei banketxe horietako bat. Rose Nannyonga da zuzendaria, eta zuzendaritza batzordea beste zazpi emakumek osatzen dute. Aurrezten duten eta mailegua hartzen duten 1600 pertsona ditu eta The Hunger Proyecten laguntza dauka. Erakunde internazional horrek gosearen aurkako konponbideak sustatzen ditu. Banku komertzialak ez bezala, aipatutako bankua bere hazkundean parte hartzen duten emakumeek jabetzan dute. Bere partaideek bankuko akzioak erosten dituzte eta urtea amaitzean irabaziak jasotzen dituzte. Jabeak direla sentitzen dutenez, interesak ordaintzen ez dituztenen kasuak urriak dira.
Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean dago, kredituak emateaz gain, nekazaritzako sargaiak, eskuargiak eta eguzki-plakak saltzea ere bai.

Euskadi, auzolana