2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

BEHARREZKO FEMINISMOA: ALDAKETAK ETA ERREFORMAK EDO KONTRARREFORMA?

Arantza Campos.UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakaslea.

 

Berdintasuna lortzeko bidea luzea genuela bagenekien, baita aldatu edota garatu behar ziren  legeak zeudela, eta beste asko oraindik egiteko. Horietan geunden berriro ere errealitate gordinarekin aurkitu garenean. Ez genuen uste, urte askotan hainbeste kostatu zaigun lortutako gutxi hori, hain azkar eta laster desegingo zenik.

 

Erreformak direla diote, gure onerako egindako erreformak, baina bat baino gehiagok, bere proposamenak osoko zuzenketa direla uste dugu. Kontratu sozial berri baten garaia iritsia zela pentsatzen genuenean, demokrazia paritarioarena, kontrarreforma handi batekin aurkitzen gara, erreforma batekin baino. Ez dut alarmista izan nahi, errealista baizik.

Eskuinak kontrarreforma bat aurrera eramaten lehenengo aldia ez dela egia da, baina gure galdera honakoa da: noraino iritsiko da? ze urtera arte egingo du atzera? Eskuineko kontua izango balitz soilik, lasai egon gintezke, baina dirudienez, boterean dagoen ezkerra ere, ez da atzean geratzen. Gure gizartea eta bere ordezkariek, berdintasun erakunde ezberdinen suntsipena isilean ikusten ari dira, baita espazio eta baliabideen murrizpen edo desagerpen sistematikoa, ezer egin gabe…emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzeko, mugimendu feministaren protesta indartsua nekez entzuten uzten gaituzte. Momentu kritikoan gaude, feminismo guztiek (politikoa, soziala, akademikoa, instituzionala…) hurrengo galdera egin beharko genuke; zer da emakumeek galtzen ari garen eskubide horiek ez galtzeko egin beharrekoa?

 Ikusi dezagun zer gertatzen ari den emakumezkoen eskubide politikoekin eta berdintasun legeak barne zituzten aurrerapen horiekin, erakunde politikoetan bere presentzia handitzeko asmoarekin eginak. Zenbatekoa oso etsigarria da! Parekotasuna ez da errealitate bat, are okerrago, ordezkaritza paritarioa lortzea beste garai bateko garrantzi gabeko apeta zela dirudi.  Nire buruari egiten diodan galdera honakoa da: nola egongo dira emakumezkoen interesak agenda politikoan emakumeak ez bagaude erabakiak hartzen diren lekuan? Zeintzuk dira emakumezkoen eskubideak murrizten dituen kontrarreforma legegilearen buru?

 

 

1985. urteraino atzera

 

Sexu eta ugalketa eskubideei arreta jartzen badiegu, egoera okerragoa da oraindik.

 

Gobernu berriak, kontrarreforma legegilearen ekimen berriak aurkezten ez du denbora galdu. Justizia ministro berriak, abortuaren delituaren erreforma azaldu du aurreko gobernuak onartutako LO 2/2010aren aurka, bere alderdiak sustatu zuen konstituzioarekin bat ez zetorren errekurtsoari buruz Auzitegi Konstituzionalak duen erabakiari itxoin gabe.

 

Ministroak, 1985.urteko egoerara bueltatu nahi du, bere haurdunaldia aurrera ez eramatea erabaki duten emakumeak kriminal gisa tratatu nahi ditu, hala nola, laguntzen dituzten profesionalak. 1985. urteko egoerara bueltatzea suposatzen duen kontrarreformak, ministroak azaltzen duen moduan,  hipokrisia izateaz aparte, ama ez izateko askatasunaren aurkako erasorik nabarmenena suposatzen du.

 

Zer da ministroak nahi duena? Ez dut uste emakumeen ongia, ezta bere eskubideen defentsa, kontrarreforma-ekimen honekin,  Eliza Katolikoa bezalako erakunde antidemokratiko eta sexistaren sektorerik integristenak asetzea dela bere asmoa susmatzen dut, emakumeen presentzia bere organo guztietan eta irudikapeneko eta erabakiko postuetan debekatzen duena.

 

Bestalde, eta bortxakeria gabeko bizitza bizi izatera duten emakumeek duten eskubideari dagokionez, Estatuak eta Gobernuak bere lehentasunen artean egotea lortzen ari ginen gaur egun. Gai honi dagokionez, ez naiz emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aurrean sentsibilitate gutxi duten beste autonomia erkidegoko gobernuek aurrera eramaten ari diren    giza – baliabide eta materialeko murrizketa larriaz ari,  eta aipaturiko eskubidearen berezko existentzia zalantzan jartzen dituztenak.

 

Guztia emakumeentzat baina emakumea gabe

 

Oraingo honetan, gure autonomia erkidegoan  gertatu denak irakatsi duguna eta ikasi behar dugunaz ari naiz. Eusko Jaurlaritzak onartu eta gero bertan behera utzi zuen Emakumeen Kontrako Indarkeria Biktimen Arreta eta Berreskuratze Integralari buruzko Lege proiektuaz (1) ari naiz. Gobernuak ez lirateke hiritarren parte-hartze politikoa mugatzen duten ereduengatik soilik zuzendu behar, guztia emakumeentzat baina emakumea gabe bezalako arauekin. Bizitza demokratikoan lau urtero hautestontzietan parte hartuz baino era gehiagotan parte hartzea da hiritarren, eta batez ere, emakumezkoen eskaria. Honek zera irakatsi digu, legearen aldetik emakumeen kontrako indarkeriaren tratamendu egokiak eta bortxakeria matxista gabe bizitzeko eskubideak, urtez honetan lanean ibili diren emakumezkoen antolakundeak barne dituzten gizarteko alderdi askoko eta Mugimendu Feministaren arteko eztabaida publiko, zalu eta parte-hartzailea beharrezkoa dela , emakumeentzako hain garrantzitsua izango den lege horretan zer esaterik badutelako.

 

Bukatzeko, lan-kontrarreforma berria eta gizarte zerbitzuetako aurrekontuetan eman diren murrizketak, emakumezko eta gizonezkoen arteko desberdintasuna sakontzeaz aparte, amatasun libre eta arduratsu baten emakumezkoen eskubidea zalantzan jartzen du, hala nola, ordaindutako  lanpostu baterako sartzeko aukera-berdintasuna. Langabezia handitzen bada, soldatak jaisten badira, zerbitzu publikoak desagertzen badira, familiak ez badira babesten, nor ausartuko da umeak izatera? nork egingo du ordaindu gabe dagoen beharrezko lan hori? Arduradun politiko kontserbadore batzuek "norabide ona" nabarmendu dute, baina honek ez du finkatzen emakumezkoen lan eta familia arteko bizitzaren kontziliazioa, ezta gizon eta emakumezkoen elkarteko ardurapena, seme-alaben zainketari dagokionez. “Norabide ona” emakumezkoen etxerako itzulera dela adierazi dute zuzenean, umeak zaindu ditzaten.Hori bai, merkatuetarako eta estatuetarako 0 kostuarekin. Kostu politikoren eta sozialen bat gutxienez izatea itxaron dezagun.

 

 

(1) Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistaren Prebentzioari eta Biktima horien Arreta eta Berreskuratze Integralari buruzko Lege Aurreproiektua bezala jarri zen lege proiektu hau jendaurrean, 2011ko urrian.

Euskadi, auzolana