2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2011/09/16

Emakume eta gizonen arteko soldata aldea prestakuntza handiko lanpostuetan zabalagoa da

Emakume eta gizonen arteko soldata aldea, prestakuntza handiko lanpostuetan, %31,8koa da, sexuen arteko batezbezteko 20.215,8 eurokoa, hain zuzen ere. Hau izan da Berdintasunerako Estatuko Idazkaritzak Ganbaren Kontseilu Gorenaren laguntzaz egindako prestakuntza handiko lanpostuak dituzten emakumeen ibilbide laboralei buruzko azterlanaren ondorioa (azterlanaren izena gaztelaniaz “Trayectorias laborales de las mujeres que ocupan puestos de alta calificación”).

Azterlanak dioenez, nekazaritza, industria eta eraikuntza arloetan, bai eta teknologia altu zein ertaineko  industri adarretan, sexuen arteko soldaten diferentzia handiagoa da eta erakuntzaren kasuan %40,8ra irits daiteke.

Oso prestakuntza handiko lanpostuetan emakumeen presentziari dagokionez, ehuneko 43koa da. Laura Seara Berdintasunerako estatuko idazkariarentzat, zifra hau orekatua da gizonen ehuneko 57aren alboan. Aldiz, nekazaritza, industria eta eraikuntzaren kasuetan emakumeen presentzia %16 eta %30aren artean dago.

Txostenak oso prestakuntza handiko 32.690 langileko lagin bat aztertzen du, 2009an egina, eta bizitza laboraleko lagin jarraituan (gaztelaniaz Muestra Continua de Vidas Laborales) oinarritzen da. Lagina  iturri berria da eta ibilbide profesionalen alderdi zehatzagoak aztertzea ahalbidetzen du. 

Profilei dagokienez, datuek baieztatzen dutenez, prestakuntza handiko lanpostuetan diharduten emakume eta gizonen ezaugarriak berdintsuak dira: 35-44 urte dituzte; familiako senarrak edo emazteak lan ordaindua dauka; jardunaldi osoa eta kontratu mugagabea enpresa handi eta sendo batean. Diferentziarik nabarmenena soldata aldean datza, %31.8koa izanik, nazioaren soldata ertainetik bederatzi puntutik gora, hau da, %22.

Txostenak sektore honen beste ezaugarri bat ere aipatzen du, egonkortasuna, hain zuzen ere. Gizonen %67k eta emakumeen %63k ez du, sartu zenetik, prestakuntza altuko lanpostua utzi, baina, berriro ere, genero desberdintasunak emakumeen aurkakoak dira. Emakumezko lan esperientziak egongaitzagoak dira, eten gehiago dituzte eta aukera gehiago dute bajan egoteko. Gainera, egoera hau nabarmenagoa da 35urtetik 44ra duten emakumeen kasuan. Adin tarte honetan amatasuna zigortzen dute eta, txostenaren arabera, ama izateko ahalmenak eragina du emakumeengan.

Euskadi, auzolana