2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/06/04

Nahiko programa

Emakunderen Nahiko programarekin egindako lana erakutsi dute BECen milaka ikaslek

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 29 ikastetxetako mila ikasle inguruk eta hauen guraso eta irakasleek urtean zehar Emakundek bultzaturiko Nahiko programaren barruan egindako lanaren lekuko izan zen ekainaren 6an Barakaldoko BEC. Emakumeen aurkako indarkeriari hezkuntza mundutik eta prebentzioaren bitartez aurre egitea helburua duen Nahiko programa honetan parte hartu duten 6 eta 7 urte bitarteko ikasleek, irakasleek eta gurasoek egindako lana ikustaraziko dute. Maria Silvestre, Emakundeko zuzendariak ireki zuen ekitaldia.

 

Barakaldoko BECen azken bi urtetan Nahiko programan lanean aritu diren milaka ikasle bilduko dira datorren asteazkenean, ekainaren 6an, goizeko 11tatik aurrera. Bertan ikasturtean zehar errespeturako eta biolentzia-ezarako hezkidetza programa honetan egin dituzten lanak aurkeztuko dituzte.

Nahiko programa lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailan jarri zuen martxan Emakundek, 2003-2007 urte bitartean, 29 ikastetxetan eta lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailan 2007-2010 ikasturteetan, 11 ikastetxetan. Iaz, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan (6-7 urte) lantzen eta ezartzen hasi zen eta aurten fase honi amaiera eman zaio mila ikasleren partehartzearekin. Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Nahiko programaren fase berriaren funtsezko elementuak, alde batetik, irakasleak prestatzeko mintegiak eta ikastetxearen esperientzia aztertzea eta jarraitzea izan dira.

Nahiko berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako Hezkidetza programa da. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Horretarako, ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, bereziki eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.

Programak, lehen hezkuntzan, hamazortzi unitate didaktiko ditu, aski zabalak; ikasturte eta eskola-maila bakoitzeko hiru. Unitate didaktikoak irekiak dira, eta erraz egokitu dakizkieke ikastetxe bakoitzaren programazioei, moduluka atonduta daudenez gero.

Ikasleekin egin beharreko lana hiru hilabeteko unitate didaktiko baten inguruan dago antolatuta; badu irakasleentzako gida didaktiko bat, bai eta hainbat material eta joko osagarri ere, hainbat eratako formatutan prestatuta, jarduerak egiteko; orobat, lan-koaderno batzuk ditu ikasleentzat (ikasgelan erabiltzeko) eta familientzat (etxean erabiltzeko) ikasleekin eta familiekin. Ikasturte honetan 29 ikastetxek eta mila ikasle inguruk hartu dute parte.

Euskadi, auzolana