2012ko udaberria – 84. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/06/18

Uda ikastaroak

Enpresetan berdintasuna sustatzeko erronka aztertuko du Emakundek EHUren udako ikastaroetan

Ekainaren 19 eta 20a bitartean “Retos para la igualdad en las empresas” (Enpresetan berdintasuna sustatzeko erronkak) izenburuko ikastaroa burutuko da EHUren Udako Ikastaroen barne, Donostiako Miramar jauregian. Ikastaroa Emakundek antolatu du eta María Silvestrek zuzendu du. Bi egunetan zehar, berdintasunean oinarritutako hazkuntza ekonomikoa lortzeko zein aldaketa egin beharko liratekeen aztertuko dute zenbait adituk. Honekin batera, aztertuko da zein harreman dagoen enpresetan berdintasun neurriak txertatzearen eta emaitza ekonomiko hobeak lortzearen artean, izan ere, Emakunderen iritziz, enpresetan berdintasun politikak sustatzeak onurak ekarri ditzake produktibitatean, etekinetan eta baita langileen asetze mailan. Eta honez gain, emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko enpresetan ezarri beharreko gestio moduak aztertuko dira.

Ikastaroan mahai gainean jarriko da gaur egungo egoera: emakumeak nagusi dira unibertsitateetan (beraz, prestatuta daude) eta pertsonetan oinarritutako enpresa ereduak nagusitzen ari dira, baina hau ez da nahiko aizan enpresetan emakume eta gizonen artean ematen den bereizketa ezabatzeko edota lan egiteko moduetan benetako aldaketak eragiteko. Oraindik ere, emakume eta gizonak lanpostu eta postu edo maila ezberdinetan daude eta emakumeak gizonak baino mugatuagoak daude zentzu honetan. Oraindik ere, zuzendaritza postuetara heltzeko zailtasun handiagoak dituzte emakumeek; oraindik ere, soldata desberdintasuna existitzen da batzuen eta besteen artean. Hitz batean, oraindik ere ez da pertsona guztien talentua aprobetxatzen eta honek zaildu egiten du berdintasunean oinarritutako hazkuntza ekonomiko baterantz abiatzea.

Euskadi, auzolana