2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

MUSIKA

 

Raque Andueza "Yo soy la locura"

Veronica Ferreiro "Laio"

Etta James: “The Dreamer

Mater”,  Begoña Alberdi–ren disko berria

Emakumeak Musikan Elkarteak WIMUST proiektua babestuko du Espainian

"Maite Arroitajauregi Mursego"

"Traveler", Anoushka Shakar

"All my faces", Mira Awad

"Face to face", Eleftheria Avarnitaki

Galizako emakumeen orkestra

"Liszt", Lise de la Salle

"Gidoia" Aleksandra Kurzak

"Criaturas del sur" Silvia Palumbo

"Fadas" Mafalda Arnauth

"A Worcester Ladymass" Trio Mediaeval

"Supercop" La Shica

"Horses and High Heels" Marianne Faithfull

"American Standard" Dayna Kurtz

"Ashes" Judith Mateo

"The Wind that Shakes the Barley" Loreena McKennitt

 "Blessed", Lucinda Williams

"Seguir caminando", Olga Román

"Feito um Peixe", Cristina Braga

"Remember Africa", Piruchi Apo

"La joven Dolores", Christina Rosenvinge

"Love Songs" Anne Sofie von Otter

"Baldi", Maddi Oihenart

"Nuevas divas del clásico"

"Nuevas divas del jazz"

"Don't give up" Ainhoa Arteta

"Fellowship", Lizz Wright

"Gau hotzenean ere", Olatz Zugasti

"Beautifull imperfection", Asa

"Sospiri", Cecilia Bartoli

 


Raquel Andueza: “Yo soy la locura”
Yo soy la locuraDiskoetxea: Anima e Corpo

Nafarroako sopranoak bere diskoetxea sortu zuen, Anima e Corpo, atsegin zuen musika argitaratzeko. Lehenengo diskoan, La Galania bere taldeak lagundua, espainiar Barrokoko abesti errepertorio bat bildu du, frantses, italiar, eta ingeles bilduma ezberdinetan aurkitutako gaztelerazko lanekin. Hauetako partitura batzuk argitaragabe daude eta lehenengo aldiz grabatu dira disko honetarako.

Hasiera

Verónica Ferreiro bere lehenengo lana aurkeztuko du Bilbon
Data: 28/02/2012
Ordua: 20:30
Lekua: BBK Sala. Lopez de Haro Kale Nagusia 19. 48001 BILBO
 
Abeslari eta konpositore gazteak bere lehenengo lana aurkeztuko du, “LAIO”, kontzeptu berri baten hasiera, musika ulertzeko modu ezberdin baten hasiera.
Estatu mailako jazz musikari onenekin aritu ondoren, beragan eragina izan duten musika esperientziak proiektu berri honetan batu ditu. Veronica Ferreirok ekoiztutako disko hau, internet eta sare sozialetan oihartzuna izan du, hala nola New Yorkeko Giant Step edota Chicagoko Dusty Groove America izeneko webgune eta katalogo ospetsuetan. Ahots pribilegiatua duen Ferreirok, jazz, folk eta neo-soul estilo ezberdinetan inspiratutako lan honekin merezi duen ospea hartu du, bere galiziar erroak ahaztu gabe.

Hasiera

Etta James: “The Dreamer”
Zigilua: Verve

Urtarrilaren 20ean, leuzemiaren ondorioz hil zen abeslari estatubatuarraren azken lana da. 73 urterekin oraindik borrokalaria eta politikoki ez zuzena zenak, Souleko CD honetako abesti batzuetan tabakoa eta alkohola goraipatu zituen. Blues-aren eta sustrai beltzeko gainerako generoen ikonoa zenak, “Rage to Survive: the Etta James Story” (1995) liburu autobiografikoan kontatu zuen gorabeherez betetako bizitza. Bere karrera jarraitu zutenentzako –hiru Grammy sari jaso zituen–, azken CD hau garaikur mitomanoa izanen da. Hala ere, bere antologien berrargitalpenak aurki daitezke, hala nola, “R & B dynamite” edo “The Chess box”. Azken horietan bere ahotsa osperik handienean aurkitzen zen.

Hasiera

“Mater”,  Begoña Alberdi–ren disko berria

Sabadell-go Farándula antzokian Eurídiceren rol-arekin debuta egin eta Bartzelonako Gran Teatro del Liceoarekin 20 urtez elkarlanean ibili den Begoña Alberdi sopranoak - nazio eta nazioarteko kantu lehiaketa ezberdinen irabazle -, bere bigarren CD-a argitaratu du. “Mater”, hezkuntza musikal berritzaile eta intimista duten konpositore ezberdinen Ave María lanen bilduma da, partitura eta abestia edertzen dutena. Begoña Alberdirekin batera, Olga Teruel Soldevilla (biolina), Pep Moliner (fiskornioa) eta Miguel Ángel Dionis (pianoa) parte hartzen dute disko honetan.

Hasiera

Emakumeak Musikan Elkarteak WIMUST proiektua babestuko du Espainian

Emakumeak Musikan Elkarteak (AMM gazteleraz), hiru urtean behin izaten den  WIMUST (Women in Music Uniting Strategies for Talent) proiektuan parte hartzen duen elkarteetako bat, musikagile, interpretatzaile, musikologo eta kudeatzaile ezberdinak bildu zituen Madrilgo Emakumearen Institutuan. Bilera honen helburua  europar erakunde nagusien (politika, kultura, komunikabide eta hezkuntzarako erakundeak) arduradunengandik, emakume musikagileen onarpena lortzea da.
AMMk antolatutako mahainguruan, Lorena Jiménez, WIMUST proiektuaren Europarako Komunikazioa arduraduna, egon zen moderatzaile lanetan, eta Ana Vega Toscanok idazle eta interpretatzaileak, Cruz López de Rego, Anna Bofill eta Mercedes Zavala musikagileek, Cecilia Piñero Gil musikologo eta ikertzaileak, Consuelo Díez, Madrilgo Erkidegoko Kultur Saileko Musika aholkulariak, Beatriz Arzamendi, Madrilgo Teatros del Canal-eko Musika Saileko aholkulariak eta Rosa María Molleda, Alicanteko Musika Jaialdiaren koordinatzaileak parte hartu zuten.
Donne in Musica Nazioarteko Fundazioak sustatutako eta Europako Batzordeak finantzatutako proiektu hau, 2011 eta 2013 urteen bitartean ematen ari dena, Italiako Fiuggi hirian du egoitza eta bere helburu nagusia, Europako Parlamentuak 2009ko martxoaren 10ean onartutako Ebazpena bete araztea da, musika eta ikuskizun munduan,  emakume eta gizonezkoen berdintasun juridikoa, ekonomikoa eta soziala, errealitate bat izan dadin.
WIMUST proiektuan Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Ingalaterra, Italia, Liechtenstein, Luxenburgo, Montenegro, Herbehereak, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Serbia, Suedia eta Turkiako “Emakumeak Musikan” elkarteetako ordezkariak parte hartzen dute.
Espainiar elkarteak jarduera ezberdinak garatzen ari da proiektu honen barne, hala nola, musikagile garaikideen datu biltegi baten sorkuntza eta espainiar konpositoreen lanaren aurkezpen baten antolakuntza Italian. Datorren otsailaren 27an, Bruselako Europar Parlamentuan aurkeztuko duen emakume musikagileen urtekari bat prestatzen ari da ere.

Hasiera

Maite Arroitajauregi Mursego
MursegoLekua: 6. Pabiloia. Deustuko Bilbo Erribera 47
Data: abenduaren 28an
Ordua: 20:00etan
 
Biolontxelista, abeslaria eta egokitzailea den Eibarko Maite Arroitajauregi Mursegok ikuskizun musikal bat eskainiko du eta bere bi diskoetako –“Bat (1)” eta “Bi (2)”– abestiak aurkeztuko ditu. Bertan entzun ahal izango ditugu perkusioa, organoa, Loop Station-en pedala eta, nola ez, bere ahotsa. Agertokitik zuzenean azalduko du nola bizi diren elkarrekin musika klasikoa eta pop-aren artean dauden estiloak. Erakutsiko digu nola salto egin daitekeen euskaraz abestutako rap-etik dantzarako “casiotone” batetara, finlandiar tango batetatik rumaniar balalaika batetara edo Ameriketako mendebaldeko country baten oroitzapenetik txelo klasiko batetara. Laburbilduz, protagonistak bere pertsonalitate itzelarekin emango duen ikuskizuna izango da.

Hasiera

Anoushka Shankar: “Traveler”

Sitar jole birtuoso honen zazpigarren diskoa da. Sitarra, hari-instrumentua, bere aita  Ravi Shankarek sartu zuen mendebaldeko pop musikan Beatlesen bitartez. Anoushkak, indiar musika eta flamenko bitarteko fusioa egiten du lan honetan. India eta Espainiako musika tradizioen arteko milaka urteko loturak eraman zuen artista proiektua sortzera. Horregatik, bi aldeetako artistak osatzen dute bere taldea. Alde flamenkoan, Sandra Carrasco kantaria, Ramón Porrina perkusionista, Álvaro Antona gitarrista eta, artista gonbidatu moduan, Pepe Habichuela gitarrista eta Pedro Ricardo Miño pianista. Indiar aldean berriz, Pirashanna Thevarajah du perkusioan, Sanjeev Shankar shehnai jolea, Padma Shankar biolinista, Shalini Patnaik dantza hindu klasikoko dantzaria eta Kenji Ota, tanpura jolea.
Azaroaren 11an diskoa aurkeztuko du Donostiako Kursaalean, 20:00etan.

Hasiera

Mira Awad: All my faces

Mira Awad: All my facesAbeslaria, musika egilea, aktorea eta telebistako esataria izateaz gain, Palestinako bakearen aldeko eragilea da. Aita arabiarra eta ama Bulgariakoa dituen artista honek, askatasuna, itxaropena eta senidetasuna ospatu nahi ditu diskoko kantuekin. Israeleko Iparraldeko Rameh izeneko  herri palestinar batean jaioa da Mira Awad. Haren familiak Israelen bizi diren palestinarren eskubideak defendatu ditu beti. Musika idaztea da haren “bizitzako onena”. Arabiera eta ingelesa nahasten ditu bere lanetan. Arabiera gustukoa du bere sentimenduak adierazteko baina ingelesa munduko belarriak irekitzen dizkio. “Bukra” gaiak mundua arabiarra bizitzen ari den momentu zailei buruzko hausnarketa bat da: “ Bihar egun berri distiratsu bat izango da. Gauzak guk nahi dugun moduan izan daitezke goizaren argia”, dio etorkizunean itxaropena duen himno poetiko honek.

Mira Awad bakearen enbaxadorea da eta emakumeen eskubideen aldeko borrokalari sutsua. White Houseraino eraman  ditu bere kantu solidarioak eta  Bill Clintonen aurrean abestu. Eurovision Jaialdiko oholtzara Israeleko Noarekin batera igo izan da, senidetasun sinboloa adierazi nahian. Senidetasun musikalak elkarbizitza posiblea dela ikustarazten digu.

Hasiera

Eleftheria Arvanitaki: Face to face


Face to face diskoa: Eleftheria AvarnitakiEleftheria Arvanitaki-k kantari greziarrak disko bikoitza  kaleratu du (DVDa barnean duela). Mendebaldeko soinuak eta tradizionalak nahasiz orain arteko karrerari errepasoa ematen dio zuzenean grabaturiko disko honetan. Eleftheria Arvanitaki-ren ahotsa guztiz bikaina eta paregabea da. Haris Alexiu diva zeritzotenaren ondoren agian ahots liluragarriena. 80 hamarkadan hasi eta egun guztiz ezaguna da nazioartekoan. Espainian  garrantzizko jaialdi, ziklo, kontzertuetan egona da eta baita antzeztoki eta auditorio inportantenetan. Javier Limon ekoizlearekin eta Concha Buika-rekin lan egin du.

Hasiera

Galiziako emakumeen orkestra

Galizako emakumeen orkestraGaliziako Orkestra Sinfonikoan dagoen emakume talde batek emakumeen hari orkestra bat sortu du aurretik etorri diren beste musikariak errebindikatzeko. Lucica Trita concertinoak zuzentzen du orkestra txiki hau. Honako hauek dira parte hartzaileak: Dominica Malec, Yana Antonian, Fumika Yamamura, Deborah Hamburger eta Helle Karlsson biolinistak; Eugenia Petrova eta Despina Ionescu biola jotzaileak; María Antonieta Carrasco eta Teresa Morales Diego biolontxelo jotzaileak eta Uxía Martínez kontrabaxista. Ekainaren 14an eskaini zuten bere lehen kontzertua A Coruñan.
Historian zehar emakume musikarien presentzia estimagarria izan da nahiz eta Europako gizarte patriarkal eta androzentristak alde batera utzi duen, anekdota hutsa balitz. Emakumeen hari orkestra honek, aldiz, Hildegard von Bingen (X mendea), Leonor Akitaniakoa (XII mendea), Ana Bolena, Raffaella eta Vittoria Aleotti, Francesca Caccini (XVI-XVII mendeak), Elizabeth de la Guerre (XVII-XVIII mendeak), Marianne von Martínez, Marianne Mozart, Isabel Colbrán ( XVII-XIX mendeak), Clara Wieck-Schumann eta Fanny Mendelssohn (XIX mendea) errebindikatzen ditu, besteak beste.

Hasiera

Lise de la Salle: Liszt

Lise de la SalleCD honekin frantses pianista gazteak (1988) omenaldia eskaintzen dio Liszti bere jaiotzaren bigarren mendeurrenean, konpositore eta moldatzaile gisa egin zituen lanak joz. Diskoak Liszten 2. Balada jasotzen du, bai eta Mozart, Schubert, Schumann eta Wagneren beste zenbait lan. 2001etik Lise de la Sallek munduan zehar jardun da Europako, Estatu Batuetako eta Asiako areto inportanteenetan, bai eta Berlingo Filarmonikan, Los Angeleseko Hollywood Bowlen, Tokioko Metropolitan Art Space-en, Beijingo Antzoki Nagusi Nazionalean, edo New Yorkeko Met Museoan.

Hasiera

 

Alesandra Kurzak: Gidoia

Aleksanra KurzakSoprano poloniarraren lehen bakarkako diskoa da. Kurzaken goi – gaineko erregistroa oso nabarmena da. Diskoan honako konpositore hauen ariak jasotzen ditu: Rossini, Mozart, Donizetti, J. Strauss, Puccini, Verdi, Bellini eta Moniuszko. Alde instrumentalean Valentziako Komunitateko Orkestraren laguntza du, Omer Meir Welber zuzendari berriaren pean, eta ahotsaren atalean F. Demuro tenoreak hartzen du parte.

Kurzak famatua egin zen 2008an Londreseko Covent Gardenen Matilde di Shabran interpretatu zuenean, Juan Diego Florez-ekin batera. Geroztik munduko opera antzoki onenetan jardun da (Metropolitan, Scala, Covent Garden).

Criaturas del sur: Silvia Palumbo

Argentinako abeslariaren bigarren diskoak musika kontzeptuala lantzen du. Ezarritako antolamendutik  kanpo bizi direnen bizitzak  kontatzen ditu. Izaki horiek guztiek,   diskoaren hasierako amodiozko“Aitorpen” eta  amaierako “Agerpen” batek lotzen ditu. Disko soila izaki, musika tresna urriak  erabili ditu Palumbo-k a bizitza horiek kontatzeko: ahotsa, gitarra, eta hainbat perkusio mota. Bateratutako erritmoetan boteretsua,  cumbia, chacarera, candombe/rumba flamenkoa, zamba, murga, milonga/bolero... Paola Fassi eta Cintia Serruya perkusioan, Sonia Gonorasky zehar flautan, Victoria Halfmann danbor surdoan  eta Mercedes Miravalle gitarran.

Mafalda Arnauth: Fadas

Fadas diskoaren azalaBelaunaldi berriko fado abeslari onenen artean bere espazioa lortu du. Lehen bost diskoekin bere trebezia frogatuta zeukan eta seigarren honekin berresten du. Fadas diskoan  bere lanean eragina izan duten abeslariei omenaldia egiten die: Amália Rodrigues, Hermínia Silva, Fernanda Baptista, Celeste Rodrigues edo Beatriz da Conceiçao. Proektua aurera eramateko Luís Guerreiroren laguntza izan du gitarra portugaldarrean, Luís Pontes eta Ramón Maschio gitarra klasikoetan, Fernando Júdice kontrabaxuan, Pedro Santos akordeoian, Daniel Salomé haize instrumentuetan eta Davide Zaccaria biolontxeloan.

Trío Mediaeval: A Worcester Ladymass

A Worcester Ladymass diskoaren azalaHiru emakume norvegiar hauek, erdi aroko musika ingelesa, frantsesa eta italiarra konbinatzen dute konposizio garaikideekin. Bosgarren disko honetan Erdi Aroan kokatzen dira. Lan honetan erabilitako materialaren oinarria Worcester-eko (Ingalaterra)  abadia beneditar batean aurkitu zuten ustekabean.  Meza baten zatiak ziren eta Trio Mediaeval-ek bere bertsioa egin du. Ekoizle eta aholkulari duten John Potter-en esanetan: “Erdi Aroan emakumeek ezin zituzten halako mezak kantatu eta hori akats historiko izugarria zela frogatzen dute abeslari hauek. Argia eta bizia ematen diote bere interpretazioan. Akats historiko horiek konpontzeko prozesuan pauso garrantzitsua da hau”.

La Shica: Supercop

Supercop diskoaren azala. La Shica abeslariareneEspainiako Arte, Zientzia eta Musikako Akademiak La Shicari  (Elsa Rovayo) eman berri dio “Artista Errebelazio Onenaren” saria Robocop bere bigarren diskoarengatik eta “Autore Errebelazio Onenari” diskoan dagoen “Con dinamita” abestiagatik. Diskoan kopla, flamenkoa, funk, hip-hop eta olé nahasten ditu eta drama, humorea, tarrata eta ironia tartekatzen duten musikariekin batera dihardu.  Berak asmatutako estilo musikal honi “kopla gogorra” (copla dura, gaztelaniaz) deitzen dio, genero desberdinez osatutako nahasketak atsegin zaizkiolako.

“Con dinamita” saritutako kantaren zati bat:

Despeñaperrosetik behera
Bota zuen kortsea
Dirua hartu eta mendira

Basatiak bezala
Margotu
Tentsio altuko
taldea sortu

sutara bota zaitez
eta erretzen badu garrasi egin!
ezpainak dinamitarekin margotu

 

Marianne Faithfull: Horses and High Heels

Disko hau Nueva Orleansen grabatu zuen Faithfullek bertako musikarien parte hartzearekin. Diskoak zortzi bertsio ditu eta berak beste autore batzuekin idatzitako lau kanta. Bertan entzun daitezkeenen artean, Frank McGuiness irlandarrak berarentzat idatzitako “The Old House” kanta, Lou Reeden gitarraren bi kameo, eta MC5eko Dr. John eta Wayne Kramer. Soul, blues, folk, country, jazz-pop dira estiloak, Marianne Faithfullen ahots apartaren inguruan. 

Popeko izar nerabe izan zen Marrianne Faithfull eta edertasun ikono 60ko hamarkadan. Zineman eta antzerkian arrakasta izan zuen “Three Sisters” (1967), “Girl On A Motorcycle” (1968) eta “Hamlet” (1969) lanekin. 70eko hamarkadan drogekin arazo handiak izan zituen, 1979an “Broken English” diskoarekin berpiztu arte. Oreka sortzailea lan hauekin aurkitu zuen: “Dangerous Acquaintances” (1981), “Strange Weather” (1987), “A Secret Life” (1995) Angelo Baladamentirekin batera, eta “The Seven Deadly Sins” (1998) opera grabazioarekin. Ondoren etorriko ziren “Intimacy” (2001) eta “Marie Antoinette” (2006) filmak, bai eta “Irina Palm” (2006) ere, aktoresa onenerako hautaketarekin.

 Minbizia eta depresio klinikoa gainditu zituen 2005 eta 2008an, eta dagoeneko autobiografiaren bi ale idatzi ditu “Faithfull” (1994) eta “Memories, Dreams And Reflections” (2007).

Dayna Kurtz: American Standard

Dayna KurtzNew York-eko kantari eta konpositore honek bere eta beste egile batzuen  gaiak bildu ditu plazaratu berri duen  zazpigarren diskoan. Pieza guztiek gai bat komuna dute: “rock-a sustraiak” izatea. Rockabilly nagusitu eta inoiz baino hegoaldekoagoa azaltzen da. Gauzak horrela, atzean uzten ditu Europako eraginak. Gasteizen egindako aurkezpenean erakutsitako tonu sakonak eta indar izugarriak ikuslegoa konbentzitu zuten. “Invocation” taldearen “Mamma, Let Me Come Home” (Ama, utzi etxera bueltatzen) kantak ematen dio hasiera diskoari. Amaiera emateko, berriz, New Orleans-en kaleko musika-taldeek hiletetan jotzen duten musika ekarri du. Hala ere diskoak ez du kutsu erlijiosorik. Blues, honky tonk, baladak eta soul eskaintzen ditu. Edozein erregistro edo egoeratan kantariaren ahotsa eta jakinduria nagusitzen dira.

Judith Mateo: Ashes

Judith MateoJudith Mateo biolinistaren hirugarren lana da hau. Espainiako musika zeltaren errebelazioa izan den honek rock zein folkeko nahasketa egiten du. Ematen dituen kontzertuetan musika askoz ere indartsuagoa da. Musika irlandarren pasioa, asturiar eta galiziar sustraiak eta heziketa klasikoa dira bere nortasunaren ezaugarriak.

Genero Indarkeriaren aurkako Emakume Artisten Plataformako kide izanik, 2008an Bruselako Silver Rose saria jaso zuen beste kideekin batera. 2006ko abenduan “Sinfonía de Mujeres por la Paz en Palestina” (Emakumeen Sinfonia Palestinako bakearen alde) proiektuan parte hartu zuen. Israeldar eta palestinarren arteko bake prozesua berresteko zonako hiri desberdinetan izan ziren zenbait ongintzazko kontzertu eta GKEk antolatutako ekitaldi eta topaketetan parte hartu zuen, hala nola, 20.000 lagunen aurrean Belengo Basilikaren Plazan emandakoan. 2008ko apirilean Emakume Sahararren Batasun Nazionalaren V Kongresuan parte hartu zuen, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan. Gainera hainbat ongintzazko kontzertutan parte hartu du Espainian zehar.

Honako artistekin batera musika jo eta grabatu du: Carlos Núñez, Celtas Cortos, Chieftains, Medina Azahara, Los Suaves, Cristina Pato, Wolfstone edo Hevia. Artista gonbidatu gisa, honako hauekin grabatu du: Juan Carlos Mendoza baxu – jotzailea,  Cristina del Valle, José Carlos Molina (Ñu), bai eta Judithen asken diskoan gaita jotzen duen Hevia musikariarekin. Bere lehen emanaldietatik Espainiako festibal nagusi eta eszenatokietako jendea konkistatu du bere musikarekin.

Loreena Mckennitt: The Wind that Shakes the Barley

Loreena McKennitt1985ean “Elemental” diskoarekin famatu bihurtu zuten sustrai zeltetara itzuli da Loreena Mckennitt, irlandar jatorriko arpa – jotzaile kanadarra. Audioko bi pista bakarretan grabatutako bederatzi kanta dira, haren esanetan, musika tradizionalak hobeto jotzen duelako instrumentu guztiak batera grabatzen denean. "Bizitzak azken urtetan nire jatorritik oso gertu igarotzera eraman nau. Denbora honetan irlandarrek 1840an gosete handiak bultzatuta Kanadara joateko itsasontziak hartzen zituzten portuak ezagutzeko aukera izan dut" gogoratzen du.
1991n McKennitt espiritualtasunean sakontzeko kultur erreferentzia berrien bila hasi zen eta orduan landutako musikara itzultzen da lan berri honekin.

Lucinda Williams: Blessed

BlessedEmakumezko Bob Dylan deritzotenak haren hamargarren lana   kaleratu du. Don Was koproduktore lanean aritu eta hauek bezalako kolaboratzaileekin grabaturik dago: Rami Jaffe teklatuetan, Mathew Sweet ahotsean eta Greg Leisz eta Elvis Costello gitarretan. Hamabi kanta biltzen ditu. Salgai dago CD arrunt eta “Deluxe” edizio moduan. Azken horretako “The kitchen tapes” diskoak, egileak kantak ontzen zituen egunean bertan etxean egindako grabazioak biltzen ditu binilozko edizio batekin batera. Ikuspuntu pertsonaletik atera eta beste pertsonen tokian jartzen den lehenbiziko aldia dela dio Lucindak. Bestalde, bere sentimenduak ez diren beste zerbaitez idaztera ausartzen den estreinako aldia dela gaineratu du.

Olga Román: Seguir caminando

Seguir caminandoOlga Romanén hirugarren bakarkako lana. Madrilen osoa grabatu eta kantariak berak ekoiztuta. Pablo Milanés eta Joaquín Sabinaren laguntza izan du. Zuzeneko hamalau abestiek jazz eta musika latinoaren eragina duen poparen ikuspegi pertsonala erakusten dute.

Cristina Braga: “Feito um Peixe”

Cristina BragaCristina Braga harpalari eta abeslari brasildarra da. Herri musika eta doinu kultuak nahasten ditu, kantak ahots intuitiboarekin maisutasunez interpretatuz eta harparekin harmoniatsuki batuz.  Bere azken lana, samba, bossa, choro, tema herrikoi eta beronek konposatutakoek  osatzen dute.

Piruchi Apo: “Remember Africa”

Piruchi ApoMadrilen bizi den Hijas del sol bikotearen kide ohiak, ekuatorial eta ginear jatorrikoak, bakarkako lehen CDa argitaratu du: bere jaioterriaren omenaldia eta emakumeen balioen ereserkia. Tema guztietan Afrikako sustrai sakonak dituen ahots epel eta erregistro zabalekoa nabarmentzen da. Letrak bubi, gaztelania, pichinglis(1) eta frantsesez daude. Abeslari solidario honen diskoaren salmenten zati bat Guinea Ekuatorialeko haurtzaindegiak eraikitzeko erabiliko da, bertako amak ikasi edo lan egin dezaten. Lan honetan Pablo Salinas, Moisés Prieto, Hugo Westerdal, Irvis Méndez, Esmeralda Grao, Chery Malé eta Guadiana cantaoreak parte hartu dute. (1) Pichinglis: Ingelera Krioleraz oinarrituta edo nahastuta, Espainiako Afrikar kolonietan erabilia. Ingelera kaskarra, beste hizkuntzekin nahastua, eta Afrikan erabilia "hizkuntza franka" lez.


Christina Rosenvinge: “La joven Dolores”

Christina RosenvingeDuela urte asko Madrilen bizi den daniar jatorriko abeslari eta konpositoreak hamaika tema aurkezten ditu disko honetan. Mito femeninoen ikuspegi errukiorra eman nahi izan dio lanari, egunerokotasunera ekarriz eta emakume horien lekuan bere burua jarriz. Diskoan parte hartzen duten beste artistak, Steve Shelley (Sonic Youth) baterian; Jeremy Wilms baxu eta gitarretan; Charlie Bautista gitarra eta teklatuetan; Aurora Aroca (Boat Beam) biolontxelo, piano eta koruetan; Benjamin Biolay, Georgia Hubley (Yo la Tengo) eta Wilms ahots kontrapuntu gisa.

Anne Sofie von Otter: “Love songs”

Anne Sofie von Otter  mezzosoprano suediarra azken hamarkadetako ahotsik karismatikoenetariko  bat dugu. Oraingo honetan “musika arin”eko  CD bikoitz hau grabatu du Brad Mehldau jazzeko piano-jotzailearekin batera. Kanta ezberdinetako bilduma da: The Beatles, Brel, Barbara, Bernstein, Joni Mitchell edo Mehldau berarenak. Musika, askatasunetik, mestizajetik eta gozamenetik bertatik  musika ulertzen dutenentzat gomendagarria da. 

Maddi Oihnart: “Baldi”

Maddi Oihenart-en ahotsa euskal musika herrikoiaren ahots liluragarria, aberatsa eta egiatienetariko bat da. Artzain kantak kontserbatu, errespetatu eta biziki maite duen Zuberoa lurraldeko kantatzeko modua aberastu egiten du. Hamar gaiez osaturiko CD honetan  Juantxo Zeberio konpositore eta piano-jotzailearen laguntza izan du. Letrak, berriz, egungo euskal literatur esparruko  idazle nabarmenek idatzi dituzte:  Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao, Bernardo Atxaga, Carlos Linazasoro eta  Maddik berak.  Juantxo Zeberio, folk-etik jazz-erainoko  ukituak dituzten egokitze eta konposizio gehienen egilea da.

“Nuevas divas  del clásico”

Egungo lirikako emakumezko ahotsen omenaldia da aria eta kanta bilduma fin  hau. Bertan egungo prima donnen interpretaziorik esanguratsuenak daude, eta baita ere ahots-errepertorioko  zenbait orri hunkigarri.  Cecilia Bartoli, Measha Brueggergosman, Renée Fleming, Elna Garana, Magdalena Koená, Anna Netrebko, Danielle de Niese, Anne Sofie von Otter eta Patricia Petibon-en ahotsaz gozatzeko albuma.

“Nuevas  divas del jazz”

CD bikoitz honek azken urteetan  kalitate eta freskuragatik nabarmendu diren artistak biltzen ditu.  Guztiak “post Diana Krall” belaunaldikoak dira, hots,   jazz-eko kantari eta konpositoreek ohikoa duten audientzia eta entzule kopuru  muga handitu  duen  kantari eta piano-jotzaile kanadar horren ondorengoak. Disko honetako zenbait kantarik arrakasta nabarmena  izan dute, esate baterako,  Lizz Wright, Madeleine Peyroux edo Melody Gardot-ek. Gainera disko honetan orain dela gutxi zendu den kantari eta konpositorea zen Abbey Lincoln-i omenaldia eskaini nahi zaio. Eragina handia izan zuen horrek emandako  urratsei jarraitu nahi izan diete, era batean edo bestean, kantari askok. Eva Cortés, Claudia Acuña, Bebel Gilberto, Jane Monheit, Karryn Alyson, Ledisi, Erykah Badu, Natalie Cole, Lucy Woodward, Nnenna Freelon, Silje Nergaard, Beady Belle eta  Rebekka Bakken-en kantak daude  besteak beste, bilduma interesgarri honetan.

Portada del disco de Ainhoa Artea

Ainhoa Arteta: “Don’t Give Up”

Ainhoa Artetak latin jazz-etik abiatzen den haren bigarren pop  diskoa kaleratu du “Don’t Give Up” tituluaz. Bertan azken hamarkadetako kanta ezagunen bertsioak biltzen ditu. Diskoari  titulua ematen dion Peter Gabrielen abestiaz gain,  honako hauek entzuteko aukera dago: With Or Without You”, U2rena ; “Smells Like Teen Spirit” Nirvanarena; Charles Aznavour-en  “She”; “Sweet Child O’Mine”, Guns N’Roses-ena; “What a Wonderful World” Louis Amstrong-ena; “Sad Eyes” Josh Rouse-rena; “Contigo”, Joaquín Sabinarena; “Por el bulevar de los sueños rotos” Los Secretos-ena; “Bizkaia maite”Benito Lertxundirena; “Summer Time”George Gershwin-ena eta “Se dejaba llevar” Antonio Vega-rena.

 

Portada disco Lizz WrightLizz Wright: “Fellowship”

Jazz garaikideko izar ospetsuenetako batek haren sustrai afroamerikarrak erakusten ditu gospel protagonista duen album honetako hamabi kantetan. Oraingo honetan, Lizz Wright-ek bere alboan egoteko  izen handiko laguntzaile hauek aukeratu ditu: Angelique Kidjo, Afrikako kantari eta musikagilea, Me'shell N'Degeocello instrumentista afroalemaniarra, Joan Wasser (Joan as Police Woman) biolin eta gitarra- jotzailea, “Feed The Light” kantan laguntzen diona, Sweet Honey in the Rock,  emakume afrikarren a capella-ko taldea,  eta horren sortzailea, Bernice Johnson Reagon aktibista soziala  eta musikagilea. Azken horrek bi kanta interpretatzen ditu, horietako bat berak  idatziriko “I Remember, I Belive” delarik”.

 

Portada disco de Olatz Zugasti Olatz Zugasti: “Gau Hotzenean ere”
Olatz Zugastiren  disko berri honek,  aurreko diskoa (Elearen lainoa, 2002) kaleratu zuenetik zortzi urteko isiltasuna apurtzen du. Abesti berri hauek Olatzen mundu berezi, emankor eta fantasiazkoa  ezin hobeto islatzen dute.  Mixel Ducau-ren laguntzaz, Olatzek bere sustraiak eta ametsak erakusten ditu, arpa, bere instrumentua, maisuki joaz eta  sentimenduz beteriko melodiak interpretatuz.

 

 

 

Asaren Asa: “Beautiful Imperfection”

Bukola Elemide abeslari frantses-nigeriarrak, Asa izenez ezagutzen dugunak, haren bigarren diskoa kaleratu du.  Lehenbiziko diskoaz, soul eta pop akustikoko lanaz  arrakasta nabarmena lortu zuen Europan  batik bat. Pertsona moduan izandako garapena islatzen duen irudi berri batez soinu “ poppy”agoaren alde egiten du orain. Horrek bizitzako alde intimo eta baikorrak adierazteko aukera ematen dio; tonuak alaiago eta zoriontsuagoak dira, giza arazoak bertan dirauten arren. Diska Lagos-en sortu zen, artistak etorria aurkitu zuen lekuan. Hainbat kanta,  haren hizkuntzaz, yorubaz,  kantaturik daude.

  

Portada disco de Cecilia Bartoli Cecilia Bartoli: “Sospiri”

Cecilia  Bartoliren grabaketen antologia da. Wolfgang Amadeus Mozart, George Frideric Handel, Vincenzo Salvatore Carmelo Francesco Bellini, Gioachino Antonio Rossini eta  Antonio Lucio Vivaldi-k idatziriko ariak biltzen ditu. Zenbait dueto ere badira: Maxim Vengerov-rekin (“Ah, ritorna” de Mendelssohn), Mozart-en “Là ci darem la mano” Bryn Terfel-ekin, eta  “Tutto tace”, Mascagni-rena, zendutako Luciano Pavarottirekin batera. Italiako mezzosopranoak esfortzu handiko eta  musika ikerketako urtetan zehar metatutako eta landutako  eskarmentua  nahiz  barrokoz eta eta tradizio klasikoaz duen ezagutza  erakusten ditu disko honetan.

Euskadi, auzolana