2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Bederatzi miloi neskato ezkontzera derrigortuak izaten dira urtero Afrika eta Asiako herrietan

Egunero, 16 afrikar eta asiar herrietako 25.000 neska behartsuk – bederatzi miloi urtero-  gizon helduekin ezkontzera behartuak izaten dira, eta bere familiek itundutako ezkontza goiztiar hauek, ondorio dramatikoak eragiten dituzte adingabe hauen bizitzan. Horrela salatzen du Gordon Brown britainiar ministro ohia eta bere emazteak sortutako Gordon & Sarah Brown Fundazioak egindako "Ezkontzarengandik kanpo, eskola barruan" izeneko txostena,.

Ikerketak, ezkontza mota hauetan ematen diren hilkortasun eta morbilitate maila altuak azaltzen ditu, nerabeen haurdunaldian ematen diren arriskuengatik, batez ere, eta haurdunaldian edo erditzean ematen diren zailtasunen ondorioz, urtero hiltzen diren nerabeak, 70.000tan kuantifikatu ditu.

 

Hezkuntza irtenbide bezala

Legalki hartu daitezken neurrietaz aparte, txostenak, hezkuntzagatik apustu egiten du  haur – ezkontza hauei irtenbide bezala. Lehen Hezkuntza bukatzen ez duten neskak, ezkontza goiztiarrera eramango dituen famili eta ekonomi presioan errazago eroriko dira. Bangladesh edo Txad bezalako herrietan, bigarren hezkuntzarako sarbideak, ezkontzak bi eta hiru urteetan atzeratzen ditu, honek aukera gehiago ematen dizkiela neskatoei, eta baita eragin handiagoa ere.

 

Grafikoan antzeman daitekeen bezala, herri guztietan ezkontzaren batezbesteko adina proportzionalki igotzen da heziketa-mailei dagokienez. Bigarren hezkuntza-adierazlea islatuta agertzen den kasuetan, neskak ezkontzara hiru urte beranduago iristen dira hezkuntza gutxiagoa dutenekin konparatuta.

  

Neskatoak eskolan mantentzea bizitzak salbatzen dituela dio txostenak, nerabeen lehenengo haurdunaldia atzeratzen duelako. Hogei urtetik beherako adingabeetan haurdunaldiak erdira murriztuko balira, 166.000 ama eta haurtxoen heriotza saihestuko litzateke urtero.

 

Eskola urteak luzatu eta ezkontzak atzeratzeko, funtsezkoa da familiak eskolei ordaindu behar dizkieten diru kopuruak murriztea, eskolak ikasleak bizi diren ingurunean eraikitzea edota eskola – uztea saihestea komunitateak babes sozialeko politikekin babestuz.

 

Neurri hauek India, Kenya edo Nigeria bezalako herrietan arrakastarekin eman diren ezkontza goiztiarren aurkako programen barne daude, ezkontzeko adina atzeratzen duten erreforma legegileekin batera. Bangladeshen, adibidez, neskek eskolan mantentzeko ematen diren sustagarri ekonomikoak 2,3 milioi neska sisteman mantentzea lortu dituzte. Ikasleek ezkongai egon behar dute, klaseen % 75etara joan eta azterketak gainditu. Neurriak hamabost urtetan heziketan genero-berdintasunera heltzea lagundu du, hala nola, ezkontza goiztiarren kopurua txikiagotzea.

 

Brown-ek arazoa argira ateratzea eta hura eten dezaketen baliabideak sortzea baimentzen duen nazioarteko goi-bilera bat egiteko deialdia eskatzen du bere txostenean, pairatzen duten herrialdeak buru izanda. Goi – bileran “ezkontza goiztiarren ezabapenerako estrategiak” sortu daitezke, heziketa, lege eta kultur eremuetan eragina izan dezaketenak.

 

Txosten osoa ingelesez:

http://www.educationpanel.org/brownchildmarriage/Gordon%20Brown%20Child%20Marriage%20Report.pdf

 

Euskadi, auzolana