2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

Ermua-ko Emakumeen Asanblada: berdintasunarekin konpromisoa

Texto: Carmen Ruiz de Garibay

 

Kontzientzia sozialei eragin diete eta bere aldarrikapenek politika lokaleko aplikazioan eragiten dute. Estatuko emakumeen lehen kandidatura osatu zuten 1987ko udal hauteskundeetan eta zinegotzi bat ateratzeko zorian egon ziren. Emakumearen Etxean dute bere txokoa eta bertatik, mendekotasun arretako zerbitzu publikoen hobekuntzaren alde lan egiten jarraitzen dute, gizon eta emakumeen arteko zainketa lanen bidezko banaketa baten alde eta berdintasunarekin zerikusia duten beste gaien alde.  

“Ezkerreko alderdietatik gentorren; ohituta geunden frankismoaren aurka borrokatzera; “El segundo sexo” irakurria genuen; teoria feministan heziak izateko gose ginen, baita gure eskubideei buruzko gaiak aldarrikatzeko beharra, hala nola, gure gorputzaren gozamena, antisorgailuak, aborturako dibortziorako eskubidea, amatasuna eta sexualitatea ez parekatzera eta ezeztatu zitzaizkigun hainbat gauzetara”. Hauek, María Rosario Arrizabalagaren hitzak dira, Ermua-ko Emakumeen Asanbladako sustatzaileetako bat, gaur egun ere, borrokan jarraitzen duena. 

Legalizatu zituzten data zehatza ez du gogoratzen baina bai 1977. urteko abenduan Leioan ospatu ziren Euskadiko lehenengo jardunaldi feministak antolatuak zirela jada. “Abortatu zuten Basauriko 11 emakumeen epaiketan zaildu ginen eta mugimendu feministako borroka guztietan parte hartu dugu”. Sexu-informazio zerbitzuak lortzea izan zen beste emakume taldeekin batera, lortutako aldarrikapen garrantzitsu bat. “Obskurantismoaren, beldurraren eta bekatuaren garaiaren ondoren, gune hauek, ezer baino lehenago, emakumeei informatzeko balio behar zutela konturatzen ginen, eta ondoren, familia plangintza bat eskaintzeko, sexualitatearen eskubidea eta plazerra, batez ere, ezagueratik zetorrelako uste genuelako”.  

Ondoren, beste planteamendu politiko sortu ziren udalerrian, arrakastarekin aurrera eraman direnak. “Ardura arloan beharrezkoak diren zenbait udal zerbitzu abian jartzea lortu dugu, hala nola, zahar-etxea, toki kopuruaren handiagotzea eguneko zentroetan, pertsona zaharrei prestatuko janaria etxez etxe banatzearen sustapena, baina oraindik konpondu gabe dago etxez etxeko laguntza. Zerbitzu publikoak onak, eraginkorrak eta eskuragarriak izatea nahi dugu, lau txanponengatik etxeetan lan egin behar duten emakumeen kasuak eman ez daitezen”.

Familiaren nahitaezko zerbitzurako intsumisioa 

Begoña Fernández, Asanbladara 1984an gehitu zena, mendekotasunaren harretarako gaiak mahai gainean jartzearen prozesua nolakoa izan den azaltzen du, hala nola zainketa lanen banaketarena eta koerantzukizunarena. 

"Hainbat kanpaina antolatu genituen, lehenengoa, tokiko bost kirolarirekin, gazteriaren arreta erakarriko zutelakoan, eta oihartzun handia izan zuen. Zaintzaile jarreran azaltzen ziren bost txapeldun ziren, kirolezko lelopean. Honen ondoren, mendekotasunari buruzko eztabaida bat antolatu genuen beste emakume talde batzuekin, zaintzera behartuak sentitzeak suposatzen duena, galtzen ditugun autonomia, lan eta bizitza aukerak, eta jasaten dugun presioari buruzkoa. Familiaren nahitaezko zerbitzurako intsumisioa aldarrikatzen hasi ginen, hala nola pertsona guztientzako ardurak lortzeko erakundeen erantzukizuna 

Zaintzaileentzako babes psikosozialeko tailerrak antolatzeko beharra ikusi genuen haietako askok, emozionalki zainduak izan behar zirela ikusten genuelako, bere inguruneko pertsonak zaintzeagatik bere bizitzak alde batera uzten zituztelako. Aitaginarreba, amaginarreba, aita edota ama zaintzen 15 bat urte edo gehiago ematen zituzten emakumeak ezagutzen genituen, 50 urteetatik 65 urteetaraino, edo gehiago.

"Sei urtetan zehar autolaguntza lantegi hauetara joan ziren emakume askok eta gizon batzuk, arduraren etikari buruz eraiki den emakumezkoen identitate hori zalantzan jartzen saiatzen ginen. Zaintzen badugu solidarioak garelako da eta zaintzeari uko egitera beldurrik ez izatearen normalizazioa genuen helburu”, María Rosarioren hitzetan. 

Begoñak aurrekoa berresten du eta gehitzen du: “Ezinbestekoa iruditzen zitzaigun emakumeek zainketa lanak beste batzuen esku uztea ikastea, horretarako zeuden zerbitzu publikoak erabiliz edota eskatuz, ez zeudenean. Emakumeentzako ardura lanen kostua zein zen azaltzea izan zen gure lana, kontziliazio gaietan erakundeek bere ardura onartu zezaten. Ermua-ko Udalak beharra ikusi eta gaur egun lantegi praktikoak antolatzen ditu ikuspegi honekin". 

2006ean “Ermua-ko Udaleko mendeko pertsonentzako ardurari buruzko diagnostikoa” egin zuten eta ondoren, herri plataforma bat sortu zuten “Ermua-ko Udaleko Ardurarako Eragin Plana”-rekin batera. 

Plan honen helburu nagusia hurrengoa da: “mendekotasunerako arretako zerbitzu publikoen funtsezko hobekuntza eta gizonen eta emakumeen arteko ardura zereginen banaketa hobeagoa, azken hauek famili esparruan duten laneko gainkarga gutxitzeko, gizartean jasaten duten diskriminazioaren arrazoi nagusia deuseztatuz". Eremu publikoan, zerbitzu eta lekuen handiagotzea, informazioaren eta langileen baldintza laboralen hobekuntza, eta mendeko pertsonentzako hirisgarritasuna eta higikortasunaren hobekuntza ere begiesten du planak, elkartze-lanaren sustapenarekin batera… Famili eremuan, emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasunean jartzen du arreta eta zaintzaileek gizartean duten parte-hartzean... Planteamendu guzti hauek, beste emakume taldeetatik sortu zirenekin batera, 2008an Portugaleten ospatu ziren IV. Jarduera Feministetan aurkeztu ziren. 

Berdintasun planak lantzeko parte-hartzea

Asanblada osatzen duten 50 emakumeen adinaren bataz bestekoa berrogei urtekoa da, gutxi gora behera, eta ia guztiak etxetik kanpo egiten dute lan. Honi esker, enpresa batzuen berdintasun planetan parte-hartzeko aukera izan dute, hala nola hauen jarraipena egiteko. Horietako bat, Tenneco,  - udalerriko garrantzitsuena- 600 langiletik gora ditu. “Plan honetan, koerantzukizunak bere garrantzia du. Ardura eta ugaltze lanen  banaketaren borrokan, gizonek aitatasun-baimenetan parte hartzea eskatzen dugu, gehienetan emakumeak direlako baimen hauek hartzen dituztenak bere lan ibilbideetan duen ondorioekin, bai soldaten eta bai erretiro pentsioen esparruan. Asanbladako lehen  garaiko feministak diren enpresako emakume langileek sustatu dute plana”.

Bai María Rosario bai Begoña oso harro daude topaketa -leku bat izan delako Asanblada, azterketa feministarako gunea eta ingurunean eragiteko gai den antolakuntza. “Hiritarren pentsamoldearen aldaketan politikoki eragin dugu berdintasun handiago batetarantz, eta hemendik irten dira gaur egun Ondarroan, Basaurin, Emakunden, Arabako Aldundian, Ermuan eta Madrilen lanean ari diren Berdintasun Teknikari lanetan ari diren hainbat emakume. 

Hemezortzi eta hogei urte bitarteko gazteak Asanbladaren bazkide egiteari uzkurragoak dira hainbat arrazoiengatik; “ beste parte-hartze ereduak dituztelako, gureaz hain desberdina den mundu batean sozializatu direlako, internet eta sare sozialek eragin handia dute eta hortik abiatu behar gara guk haiengana hurbiltzeko. Gainera, neskato hauek ez dute bere burua diskriminatua ikusten, berdintasunaren lilura bizi dute. Beranduago, lana bilatzen edota bere familiak sortzen hasten direnean, berdintasuna dagoela konturatzen dira bai, baina gutxiago”. 

 

 

Euskadi, auzolana