2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

Goi - mailako kirolarien metodoak emakumeak boteretzeko

Uztailean, FEDEPEk (Euskadiko Emakumezko Enpresaburu, Zuzendari eta Profesionalen Federazioak, euskaraz) antolatutako Evoluciona II proiektuaren barne ospatu zen jardueran, argi geratu zen goi - mailako kirolariek erabilitako metodoek emakumeak boteretzeko balio dutela. 

Coaching - saioa Maribel Martínez de Murguía dominadun olinpikoak eman zuen eta errendimendu handiko entrenamenduetan erabiltzen den metodoan oinarritu zen, emakumeek beren bizitza pertsonalean eta profesionalean erabili dezaten.
Kirolariak nabarmendu zuen abiapuntu gisa norberak bere buruaz jabetu behar duela. 

Era berean, gomendatu zuen gogoeta pertsonala bultzatzea eta emakume garen heinean errealitateaz eta bakoitzaren lidergoaz jabetzea. 

Bakoitzaren energiaren kudeaketarako tresnen artean honakoa aipatu zuen: " niretzako egin dezakedan gauzarik onena nire burua zaintzea da". Era berean, aipatu zituen, zoritxarrari nola aurre egin, auto-lidergoa nola bultzatu eta eskatzen, eskaintzen, entzuten, oroitzen eta aitortzen ikasteko moduak. "Ikastun"-jarrera mantentzearen garrantzia ere aztertu zuen, baita norberak bere burua eta gainerakoak beste begirada batekin behatzearen garrantzia. Ondorio gisa hiru galdera luzatu zituen bere lanbidean eboluzionatu nahi duen emakume ororentzako: " Zer mantendu nahi dut?, atzean zer utzi nahi dut? Eta zer gehitu nahi dut?".

 

 

 

Euskadi, auzolana