2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2012/03/15

Emakundek lagundutako argitalpenak

Pdf-n eskuragarri

Situación penitenciaria de las mujeres presas en la cárcel de Saturraran durante la Guerra Civil Española y la primera posguerra.

Egileak: Ana Isabel Pérez Machío, Eva Jiménez Martín, Ander León Naclares, Izaskun Orbegozo Oronoz, Laura Pego Otero eta Laura Vozmediano Sanz.

Argitaletxea: Kriminologiaren Euskal Institutua eta Emakunde

Situación penitenciaria de las mujeres presas en la cárcel de Saturraran durante la Guerra Civil Española y la primera posguerra ikerketa lana Kriminologiaren Euskal Institutuak egin du Ana Isabel Pérez Machío irakaslearen koordinaziopean. Lanaren helburua izan da kartzeLA sistema frankistak emakumeei emandako trataera azaltzea, era honetara, haien bizipenekin, sufritu zituzten gehiegikerien kontakizunarekin memoria historikoa aberasteko. Lanean ikusten denez, emakume hauek beraien ideologiagatik, alde batetik, eta emakume izateagatik, bestetik, hainbat gehiegikeria jasan behar izan zituzten.

Maternidad, paternidad y conciliación en la CAE

Egilea: Raquel Royo Prieto

Argitaletxea: Deusto eta Emakunde

Etxeko lanak, elikagaia, jantziak eta babesa ematen diguten jarduera anizkunak ez dute gizartearen esker ona, gizartearen ongizate eta biziraupenerako hain garrantzitsua eta beharrezkoak direnean, merkatu ekonomiako edozein lan ordaindua bezainbat. Berdintasunerako bidean gauzak lortu badira ere, etxeko lanen erantzukizuna emakumeei dagokie. Egileak, euskal ama eta aita ezberdinen eguneroko bizipenak bildu ditu lan honetan, hauen bidez, ezberdintasun honen jarraipena laguntzen duten ezkutuko mekanismoak azaltzeko eta era berean, diskriminatzen ez duen gizarte baterantz joateko oinarrizko jarrerak erakusten dizkigu.

Generoaren trataera irakasleen formazioan

Egilea: Pilar Aristizabal Llorente

Argitaletxea: Erroteta eta Emakunde

Liburu honetan, Gasteizko Irakasle Eskolan, emakume eta gizonen aukera berdintasunari –edo desberdintasunari- buruz burutu den ikerlanaren emaitzak plazaratzen dira. Historian zehar Hezkuntza Sistemek emakumearen heziketari eta maistren prestakuntzari eman dioten erantzuna aztertzen da. Historian zehar, emakumeen hezkuntza-curriculuma besteak zaintzearekin eta etxeko esparru pribatuarekin, lotuta egon dira, eta, gizonezkoena berriz, esparru publikoarekin. Badirudi, hartara, gaur egun oraindik ere, zama hori arrastaka daramagula, eta, horrek, eragina lukeela neskek eta mutilek egiten duten ikasketa eta lan aukeraketekin (Magisteritza da, erizaintzarekin batera, emakumeentzako araututako lehenengo lanbidea). Ikasleek uste dute “normaltasuna” dagoela berdintasunaren gaiaren inguruan, “gaindituta” dagoen zerbait bezala ikusten dute berdintasunaren afera. Beraien formazioan, berdintasunaren gaiari aurre egiteko, gabeziak eta hutsuneak dituztela aitortzen duten arren, ez dute lehentasun moduan jartzen gai hau jorratzea. Argi geratu da gai honekiko sentsibilizazioa ezinbestekoa dela, desberdintasunak ikusteko “begirada trebatu behar dela” eta erronka dela, oraindik orain, genero ikuspuntua titulazio berrietan sartzea.

Euskadi, auzolana