2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2012/09/25

Emakunde Saria

2012ko Emakunde Sarira aurkezteko epea urriaren 1ean bukatuko da

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak Berdintasunerako Emakunde Sariaren sariaren 2012ko edizioaren deialdia ireki du. Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da eta hautagaiak aurkezteko epea 2012ko urriaren 1ean amaituko da.

Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, neurria berbera izango da:

a) Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea.

b) Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia.

c) Jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Hautagaiak aurkeztean, hautagai horiek gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egin duten ekarpena egiaztatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da, bai eta egiaztapen horri dagozkion agiriak ere. Horiek guztiak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan aurkeztu beharko dira, (Manuel Iradier kalea, 36 zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), edo posta ziurtatuaren bidez edo administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako moduetako edozeinen bidez igorri helbide horretara bertara.

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola, 2006an, Bagabiltza elkartea, 2007an; Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an; Lilaton taldea 2009an; Teresa del Valle, 2010ean; eta Irun eta Hondarribiakoa larde mistoak, 2011an.

Euskadi, auzolana