2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2012/09/18

Jardunaldia

Emakunde goi mailako emakume kirolariekin

 “Emakumeak goi mailako kirolean” 3. jardunaldia ospatu zuen Emakundek iragan irailaren 28an, Donostian. Batetik, egungo egoerari buruzko informazioa eman zen, eta bestetik, goi mailako kirolean dabiltzan emakumeen ibilbide eta profesionalizazio-prozesuei buruz hausnartu eta eztabaidatu zen. Gonbidatutako kirolarien artean, Maider Unda borroka libreko kirolaria, Leire Olaberria txirrindularia, Naroa Agirre pertika-jauziko atleta eta Tania Lamarca gimnasta izan ziren. Honekin batera, goi mailako emakume kirolariei buruzko ikus-entzunezkoa ikusi ahal izan zen, eta zenbait mahai-inguru antolatu ziren: teknikarien ingurukoa eta emakumeak eta kirol egokituari buruzkoa.

 

 

Euskadi, auzolana