2012ko uda – 85. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak

Azken eguneratzea: 2012/09/27

Kuotak

EB ez da ados jartzen berdintasuna arautzean

EBko hamar herri, 2020.urterako enpresa handien administrazio – kontseiluetako %40a emakumeak izatearen derrigortasun horren aurka dago. Desafioak bere garrantzia du hamar herri hauek – Erresuma Batua, Suedia, Holanda, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria eta Malta- Europako Batzordearen arauketa saiakera hau bertan behera utzi dezaketelako.

Berdintasuna arautzeko ideia ez da berria. Kargu altu hauetan emakumezkoen presentzia handiagotzeko proposamenak eta iradokizunak egon ziren, baina Viviane Reding, Justiziako europar komisarioak ohartarazten duen bezala, %0,6ko urteko hazkundearekin – azken urteetan emandakoa- lau hamarkada izango dira beharrezkoak helburua lortzeko. Baina Reding-ek Europar Parlamentua du aliatu gisa borroka honetan. 2012ko martxoan, batzarrak %30ko emakumezkoen ordezkaritza lortzeko Batzordeari proposamen legegileak eskatzen zizkion txosten bat onartu zuen, %40koa 2020rako. Testua, argibide – eskaerako fasean dago eta proposamena, urriaren edota azaroaren azkenaldirako iritsiko da, baina oraingoz, hamar herri hauen ezetza du: batzuk bere legedian derrigorrezko kuotak ez dituztelako, besteak, hauetan sinesten ez dutelako eta azken batzuk, Brusela gai hauetan sartu behar ez dela uste dutelako.

Araudi berria, burtsan kotizatu egiten duten konpainia handietan jartzen du arreta soilik, 250 langiletik behera dituzten enpresa ertaina eta txikiak kanpo geratuko lirateke, baita 50miloi euro baino gutxiagoko mozkinak dituztenak ere. Enpresa pribatu handiak 2020ko urtarrilaren 1era arte izango dute bere administrazio – kontseiluen postuen %40a, emakumeenak izateko, enpresa publikoak berriz, bi urte lehenago bete beharko dute arau hau, hau da, 2018ko urtarrilaren 1erako.

Norvegia, Frantzia, Holanda, Italia, Belgika eta Espainia bezalako herriek berdintasunera iristeko neurriak hartu dituzte. Espainiar estatuaren kasuan, 2007ko berdintasun legeak, 250 langile baino gehiago dituen Ibex35ko elkarteei, 2015erako portzentaia hori %40koa izan dadin gomendatu die.

Europako Batzordearen azkeneko txostenaren arabera, aurtengo urtarrilean zuzendaritza postuetan Espainian zeuden emakumeen portzentaia %11,5koa zen, Finlandiako % 27,1a, Letoniako %25,9a, Suediako %25,2a eta Frantziako % 22,3aren azpitik.

Euskadi, auzolana