2012ko udazkena – 86. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Gloria Bonder: IKTetako prosumidore, ekoizle, kontsumitzaile erne eta sortzaileetan bihurtu behar gara

Genero eta Informazio Gizartean aditua den psikologo argentinar honek ikerkuntza ugari egin du genero, zientzia, teknologia eta heziketa arloetan. Emakundek urriaren 17 eta 19 bitartean Bilbon ospatuko duen Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako politikak bultzatzeko Nazioarteko Biltzarrean parte hartuko du. “Emakumea, Zientzia eta Teknologia Latinoamerikan” UNESCO Eskualde Katedraren koordinatzailea da eta Nazio Batuen Informazio, Komunikazio eta Garapenaren Teknologietarako Aliantza Globaleko Aholku Batzordeko kidea. Elkarrizketa honetan emakumezkoen erronkak aztertzen ditu ingurune digitaletan, hain zuzen ere, botere-prozesuak eta mekanismoak jokatzen diren lekuan.

-Emakumeak gizonak baino beranduago hasten gara IKTak erabiltzen. Zure iritziz zeintzuk dira eragiten duten faktoreak genero-etenak irauteko jakintza eta boterea kudeatzen den eremu horretan?

Planetako eskualde guztietan teknologia hauen zabalkundeak ondorioak ditu.

Teknologia horiek eragina dute heziketan, merkataritzan, komunikazioan, politikan, osasunari buruzko arretan (ezaguera zientifikorarte) eta gizarte- eta ekonomia-berrikuntzetan. Hala ere, herri guztiek eta gizarte-sektore guztiek ez dituzte baldintza berak IKTak erabiltzeko. Ezberdintasunak edo, hobe esanda, desberdintasunak argi ikusten dira arreta jartzen dugunean besteak beste, lor daitekeen ekipamendu- eta konektagarritasun-motan, pertsonek dituzten gaitasun teknologiko eta kulturaletan eta hezkuntza-gaitasunetan, modalitateetan (oinarrizkoak edo aurreratuak) eta erabileraren helburuetan, horretan ematen duten denboran eta beren bizitza sozialean, laboralean eta herritar kontzientzian duen eraginean.

Egun jada ez da eten digitalaz hitz egiten, eten digitalez, pluralean, baizik, eta horrek generoko eten digitalei ere eragiten die. IKTen erabileran gizonezko eta emakumezkoen arteko ezberdintasunak murrizten ari dira herrialde gehienetan, hein handi batean teknologia-merkatuen hedapen bizkorraren eta ekipamenduen kostu txikien ondorioz, baita heziketa-sektorera zuzendutako sustapen-politikengatik (konputagailuak dohainik ematea, adibidez), sarbide-komertzialak ugaritzeagatik (Telezentroak eta Internet kafeak) eta, azkenik, belaunaldi berriko mugikorren iraultzagatik ere. Azken horien erabilera bizkor hedatu da.

Mugikorren erabilerari dagokionean, eskuragarri dagoen informazioak frogatzen du Latinoamerikan eta Karibean mugikorren erabileraren genero-etena % 1ekoa dela. Eskualde horretan, 168 milioi emakumek eta 165 milioi gizonek gailu hori daukate. Hiriguneetako 21 eta 27 urte bitarteko ikasleen artean, % 90ak mugikorra du eta % 51k norberaren diru-sarrerekin ordaintzen du. 21 eta 49 urte bitarteko profesionalen artean, hiriguneetan, % 97ak mugikorra du, % 98ak norberaren diru-sarrerekin ordaintzen du, eta gehiago interesatzen zaie telefonia-zerbitzuak eskaintzen duen estaldura bere kostua baino. Bi herenek enplegu-aukerak aurkitzeko erabili zutela diote. Datu horiek azaltzen dute gaurko panorama zehazteko garaian beharrezkoa dela bereizketa egitea bi generoak kontuan izanik, baina baita egoera sozioekonomikoa, bizilekua, heziketa- eta kultura-kapitala, adina eta genero-eskudantziekin eta –itxaropenekin era berezian artikulatzen diren beste baldintzatzaileak ere.

Emakumezkoak eta gizonezkoak berdin hurbiltzen al dira Internetera eta berdin erabiltzen al dute?

Ikerketa askok emakumezkoek eta gizonezkoek Interneten erabilera desberdina egiten dutela frogatu arren (emakumezkoen joera heziketa, osasuna, komunikazioa; gizonezkoena kirola, musika, entretenimendua), analisi zehatzagoek adierazten dute emakumezkoak, eta batez ere gazteenak, estereotipoak apurtzen ari direla eta interesa agertzen dutela "tradizioz" maskulinoak diren lekuak aztertzeko, hala nola jarduera ludikoak, komertzialak, erotikoak, kirolezkoak. Sare sozialetan gailendu egiten dira eta blog-sorreretan aurrera oso bizkor egiten dute. Antzeko fenomenoa ez da ikusten gizonezkoetan; azken horiek beren generoarentzako aurreikusitako interes eta praktika teknologikoekin lotura handiagoa dute eta kontserbadoreagoak dira.

-Eta zer gertatzen da IKTekin lotura duten teknologiak sortzean edo haiekin lotura duten enpresa eta politiken edukietan edo erabaki-mailetan?

Gaurko erronka handia teknologia sortzaileei buruzko irudia aldatzean datza (bereizten dituzten ustezko trebetasunak), historian zehar asmakizun teknologikoak sortu dituzten emakumeak nabarmendu eta berreskuratu, sektore honetan garatu diren ibilbide profesionalak azaldu, arlo honi lotutako irakasgai eta ikasketen edukierak eta estrategia pedagogikoak berritu, nerd estereotipoa errefusatu eta IKT eta garapen sozial, ekonomiko eta sorkuntza kulturalaren arteko lotura antzematen ez duten emakumeak eta gizonak erakartzeko. Beste era batera esanda, tresnarekin egindako irudikapena deuseztatu, gizonezkoarekin duen erlazioa ere, ingurune soziokultural eta ekonomiko indartsu bezala antzemateko eta, erronka hauek jaso eta argibideak bideratzen dituzten enpresa politikak eta publikoak suspertu eta balioztatzeko.

Egia da, beste alorretan gertatu den bezala, feminismoaren ezinbesteko aldarrikapen nagusia partaidetzarako bide bezala, emakume eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasunaren jadanekotasuna dela. Garrantzitsua da horregatik, emakumeak sektore honetako ikasle eta profesionalen artean, sortzaile eta asmatzaileen artean, eta teknologia enpresa eta politiketan ordezkariak izatea. Politika, zientzia eta ekoizpena bezalako alorretan lortu ditugun ikasketak, irudikeriako berdintasun eta zenbaki – parekotasun batean eroriko ez diren estrategia politikoak sortzearen beharraz ohartarazi behar gaituzte ordea, ingurune digitaletan botere - prozesu eta mekanismoak jokoan daudelako, bai inplizituak nola esplizituak, eta gure egunerokotasuna gero eta merkantilizazio sarkorragoa pairatzen duen ingurune honetan ematen delako.

- 2008an Donostian ospatu zen Emakundeko kongresuan berrikuntzak ez bere ondorioetan, ezta bere moduetan ere, ez kaltegarriak ez direla ohartarazi zenuen.

Gaur egun, berritzea funtsezkoa da eremu ekonomikoan, politikoan eta pertsonalean.

Adiera bakarreko esanahia ez badu ere, berrikuntzari buruzko diskurtsoak poztasunak lortzeko seinale bezala azaltzen du, bere erakargarritasuna egiaztatuz eta konnotazio negatiboa duen iraganaldiaren aurre kontrajarriz. Dirudienez, hondakin kultura bat desioen asebetetzearekin batera bereizten du etapa hau. Hau, merkatuagatik gogor lehiatzen duen industria batek bultzatua dago, estatus bat markatzen duten berrikuntzen ekoizpen denborak azkartuz, baina baita, iraganari gaitz guztien errua bota eta etorkizun on baten itxaropena ereiten duten diskurtso politiko eta ekonomikoengatik ere. Aurrekoarekin ez da sortze – ahalmena ezta hobe bizitzeko aukeren bilaketa ezeztatu nahi, hauek zuzentzen saiatu behar gara ikasi eta erabili daitezken jakintzak ez irainduz.

- Nola erabili ditzazkete emakumeek teknologia berriak gizarte patriarkal menderatzailea aldatzeko?

IKTak emakumeen hazkunde pertsonal eta kolektiborako baliabide boteretsuak bihurtzeko gaitasuna dute, eta horrekin, bere gizarteen garapenerako ekarpenak balioztatzeko ahalmena. Baina teknologiek bere kabuz ez dute aldaketa egiten zentzu transformatzaile eta emantzipatzaile batean; eskuratu behar diren baliabideak dira, eta honekin, zentzua, norabidetasuna eta balioa eman behar zaiela esan nahi dugu, bere gaitasunak eta mugak nabarituz eta bere arriskuak kontutan hartuz.

Azken finean, “prosumidore” (ekoizleak eta kontsumitzaileak) adi, analitikoak eta sortzaileak bihurtzea, leku hauetan bere eskubideak errespetatuak izan behar direla jakitun eta ahalduntze pertsonal eta kolektibo estrategiak dinamizatzeko.

Hau herri askotako ekimenetan eratzen ari da, gaitasun hauek dituzten zenbait emakumeek ekimen produktiboak sortu eta garatzen ari dira, ikasten dute, osasun gaiak eta ekonomikoak hobe kudeatzen dituzte, eztabaidatan parte hartzen dute, kanpainak antolatzen dituzte, elkartasunak finkatu, bere ideiak eta sorkuntza artistikoak zabaltzen dituzte, baita sareak sortu ere. Alderdi sozial, talde etniko eta adin ezberdineko emakumeak hartu behar dituen bide bat da eta honek, ordenagailu bat edota Internet erabili baino gehiago suposatzen duten ekintzak aurrera eramatea da.

Topaketa hauek sortzen duten berotasuna, poza eta harridura mantzentzean datza erronka, eta honekin batera, kontaktuen azkartasuna eta hauen itxurazko muga falta, “koloretako ispiluetan” sinestarazi egiten gaituena.

Euskadi, auzolana