2012ko udazkena – 86. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/12/10

Argitalpena

Emakume politikariak prentsan duten irudiaren ikerketa argitaratu dute Deustuko Unibertsitateak eta Emakundek

“Representaciones de las mujeres políticas en la prensa” (Emakume politikarien irudia prentsan) liburua argitaratu du Deustuko Unibertsitateak Emakunderen laguntzaz. Bertan, emakume eta gizon politikarien arteko egoera eta posizio ezberdinen ikerketa egiten da, eta politika munduan dauden genero harremanei buruzkoa. Honekin batera, komunikabideetan batzuk zein besteek duten irudia aztertzen da, eta ematen diren ezberdintasunen arrazoiak azaltzen saiatzen da. Liburu hau aukera bat da zehaztasunez ikusi ahal izateko zein irudia duten emakume politikariek Estatuko eta EAEko prentsan.

Ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboa egiten da Gipuzkoako eguneroko prentsatik jasotako berrietan, bertako berrietan eta EAE eta Estatu mailakoetan 31 egunez, 2010eko urriaren 1etik 31era. Honekin batera, Gipuzkoako unibertsitate ikasle gazteek “emakume politikariaz” eta “gizon politikariaz” duten irudia aztertzen da.

Euskadi, auzolana