2012ko udazkena – 86. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/12/14

Berdintasunerako Emakunde Saria 2012

Bilboko asistentzia psikosozialerako moduluentzako Berdintasunerako Emakunde Saria

Bilboko Asistentzia Psikosozialerako Moduluentzako (Rekaldeberri, Deustu-San Ignacio eta Iralakoentzako) izango da 2012ko Berdintasunerako Emakunde Saria. Epaimahaiak baloratu du, beste ezaugarri batzuen artean, modulu hauek izan duten ezaugarri aitzindaria eta denboran zehar irauteko izan duten gaitasuna, nahiz eta egoera zailetan lan egin behar izan.

70-80 hamarkadetan sortu ziren emakumeen eta auzoko taldeetan diktaduraren ondorengo lehen urte haietako zerbitzu publikoen eskasiaren aurrean. Orduan ez zegoen emakumeak artatzeko zentrorik, ezta familia planifikaziorako edo indarkeriaren biktima izandako emakumeentzako zentrorik. Hau dela eta, auzo ezberdinetako emakumeak antolatu ziren auzo taldeen barnean emakume eta gizonen berdintasunaren alde lan egiteko eta haien aldarrikapen feministen artean antisorgailuetara heltzea, aborturako eskubidea, sexualitate propio bat izatekoa zeuden, eta hauekin batera, tratu txarrak jasandako emakumeei babesa ematea legearen aldetik eta baita hauek artatzen.

Rekaldeko modulua 1970. urtean jaio zen, Iralakoa 1982.urtean, eta Deusto-San Ignaciokoa 1983. urtean. Zerbitzu ginekologikoak eskaini dizkiete 75.000 emakume baino gehiagori, zerbitzu psikologikoak 12.000 emakume ingururi, aholku juridikoa 12.000 emakumeri, eta gizarte-bazterketa sufritzeko arriskua duten milaka emakume artatu dituzte. Honekin batera, hitzaldi, tailer eta jardunaldi ugari antolatu dituzte urte hauetan.

Epaimahaiak azpimarratu du modulu hauek emakumeen eta auzoko mugimenduen ekimenez sortu izana, eta eredu autogestionatu bat izan dutela, erakundeen laguntzarekin. Beste ekarpen handi bat, epaimahaiaren iritziz, izan da genero ikuspegia txertatu izana eskaintzen dituzten zerbitzuetan eta berdintasunerako hain funtsezkoak diren gaietan egin duten ahalegina, besteak beste, emakumeek euren gorputzen kontrola izan dezaten, euren harremanak erabakitzeko duten eskubidea, berdintasun eza ikustarazten egindako lana, edota emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako lana. Honekin batera, epaimahaiak azaldu du era guztietako emakumeekin lan egin dutela, eta baita ere euren ekintzak arlo ezberdinetan banatu direla: artatzea, ikerketa eta prestakuntza, besteak beste. Azkenik, auzoetan komunitatea sortzeko erakutsi duten gaitasuna goraipatu du.

Sariaren helburua

Sariaren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea eta lan hori jendaurrean nabarmentzea; emakumeek egindako lana aintzat hartzea eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu direnak saritzea, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako lanetan nabarmendu direnak ere. Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 euro da

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren 2006ko ediziora arte. 2006an Emakundek pentsatu zuen egokia zela arloen aniztasunaren ikuspegia sartzeko beste modu batzuk antolatzea; hori dela eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekarpen bakar bat saritzea erabaki zuen, nabarmenena, edozein arlotakoa izanda ere. Sari bakarra ematen denetik hauek izan dira sarituak: Mari Jose Urruzola 2006an, Bagabiltza elkartea 2007an, Bizkaiko Emakumeen Asanblada 2008an, Lilaton taldea 2009an, 2010ean Teresa del Valle eta 2011an Irun eta Hondarribiako alarde mistoak.

Euskadi, auzolana