2012ko udazkena – 86. zk

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aldizkaria
 
Aurkibidea
Artikuluak
Emakunde martxan

Azken eguneratzea: 2012/11/07

Berdintasun-politikak bultzatzeko nazioarteko biltzarraren ondorioak:

kopuruak, hitzak eta izenak

Berdintasun-Politikak bultzatzeko Emakundek 2012ko urriaren 17an, 18an eta 19an Euskalduna Jauregian, Bilbon, antolatutako Nazioarteko Biltzarrean izandako hiru saio trinkoetara egunero 400 pertsona baino gehiago joan da. Arantxa Elizondok, Emakundeko idazkari nagusiak, azken parte-hartzean kopuruei, hitzei eta esaldiei buruz egindako laburpenak balio dezake Biltzarraren ondorioak ateratzeko.

KOPURUAK.-

Logistikan 35 pertsona, 407 parte-hartzaile, 17 txostengile osoko lau bilkuretan, mahai inguruan lau moderatzaile, bi hitzaldi, 66 komunikazio lau paneletan eta lau koordinatzaile gaikako saioetan.

HITZAK.-

Biltzarrean parte hartu dutenen ahotan behin eta berriro agertu diren hitzetako batzuk hauexek izan dira: krisia, sinergia, sareak, itunak, adostasunak, agenda, mugimendua, feminismoa, legeak, arauak, arriskua, beldurra, biolentzia, patriarkatua, misoginia, erantzukizun kolektiboa, laikotasuna, fundamentalismoa, demokrazia kosmopolita, elkartasun kosmopolita, zaintzak, bizitza ona, bizitzaren jasangarritasuna...

PARTE-HARTZAILEAK.-

Pertsona garrantzitsu asko pasa da Biltzarretik, hala nola erakundeetako ordezkariak, arlo ezberdinetako administrazioko emakume teknikari eta arduradunak, unibertsitateko emakumezko irakasleak eta Asiatik, Ipar Ameriketatik, Hego Ameriketatik, Afrikatik eta Europatik etorritako ekintzaile feministak. Hauexek dira esaldi eta ideia nagusienak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

VIRGINIA MAQUIEIRA-k, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Antropologia Sozialeko irakasle titularrak, genero-berdintasunaz eta arriskuaren gizarteaz hitz egin zuen. Desberdintasuna patriarkatuaren oinarria da, eta horrek arrisku endemikoak sortzen ditu emakumeentzat. Badugu zilegitasun morala, araugintzakoa eta politikoa emakumeen giza eskubideengatik borrokatzeko. Oro har esan dezakegu genero-itsutasuna analisietan eta ikerkuntzetan izendatzaile komuna dela, eta ondorioz ikusezinak bilakatzen direla batetik, emakumeen esperientziak gaurko gizarteen dinamiketan, eta, bestetik, feminismoak egiten dituen ekarpenak emari teoriko eta politiko gisa genero-sistemen azterketan. Genero-sistema hori botere- eta desberdintasun-sistema bat bezala aztertzen da.

 

 

 

 

 

 

 

AMAIA PÉREZ OROZCO-k, ekonomialari feministak eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean Nazioarteko Ekonomian eta Garapenean doktorea denak, « bizitzaren jasangarritasuna » pertsonen behar material eta afektiboen multzoa dela esan zuen. "Sistema sozioekonomiko bat eraiki behar dugu ardurak erdian jarriz", gaineratu zuen. "Krisi hau ez da ebazkarria garapen hegemonikoa duen ereduaren esparruan, hortaz, bi galdera egin behar dira: zer da bizitzea merezi duen bizitza bat, eta nola antolatu behar dugu horretarako baldintzak jartzeko erantzukizuna kolektiboki onartzeko.

 

 

 

 

 

 

GLORIA BONDER-ek, FLACSO-Argentinako Genero-, Gizarte- eta Politika-saileko zuzendariak, hitz egin zuen teknologia berrien erabileraz eta bere analisiaz. Interneten nago, nire burua adierazten dut, baina entzuten al naute? Erakusten dut, baina partekatzen al dut? Eztabaidatzen al dut?, proposatzen al dut?, ezer berririk sortzen al dut? Eta batez ere, eskatu zuen IKT-en potentziala ez dadila geldiarazlea izan baizik eta bultzatzailea.

 

 

 

 

 

 

 

 

WASSYLA TAMZALI-k, feminista aljeriarrak, idazlea eta UNESCOko Emakumeen Eskubideen zuzendari ohia denak, erreboluzio arabiarretan eta elkartasun kosmopolitan sakondu zuen. Askatasuna eraikuntza bat da, abentura bat, nortzuk garen jakiteak boterea ematen du eta nahi dugun edozer izan gaitezkeela sentiarazten digu. « Bakarrik ezin gaitezke libreak izan. Sareak sortzeko beharra dugu".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

CHRISTINE EPOLUKE-k, Afrikako Emakume Ministro eta Parlamentarien Sareko (RDC-etako) lehen presidenteordeak, demokraziaren eta berdintasunaren arteko lotura azpimarratu zuen. Legeen beharraz hitz egin zuen. Egiten duten guztian mugatuta dauden emakumeak, zer izan behar duten eta zer egin behar duten jakiteko ikuspuntu soziokulturaletik kontrolatuta daudenak.

 

 

 

 

 

 

 

KATE LAPPIN, Asia-Pazifikoko Emakumeen, Legearen eta Garapenaren (APWLD-aren) gaineko Foroko eskualdeko koordinatzailea. What do you do?, galdetzen du, eta emakumeek erantzuten dute: baliabideetarako, lan duinerako, bakerako, ahotserako sarbidea; erabakietan parte hartzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

LORENA GUADALUPE PEÑA-k, El Salvadorreko Legebiltzarreko diputatuak, ezkerraren eta eskuinaren arteko aliantza baten adibidea eman zuen. Elkarlana izan zen, emakumeen artean hitzartutako agenda. « Feminismoa esku artera etorri zitzaidan esperantza izaten jarraitzeko ».

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ROXANA DELGADO-k, NBE Emakumeak El Salvadorreko eta Emakumeentzako Hiri Seguruak Programako koordinatzaileak, emakumeen arteko konplizitateaz hitz egin zuen baita emakume-mugimenduaren babes nekaezinari esker posible izan diren programez ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PAOLA VILLA-k, Trentoko (Italiako) Unibertsitateko Ekonomia irakasleak, EB-ko funtsezko printzipiotzat hartu zuen berdintasuna, eta bi helburu aipatu zituen: berdintasuna justizia soziala bezala , eta berdintasuna eraginkortasun ekonomikorako tresna bezala. Hauxe galdetu zuen: krisiak EB-ko agenda aldatu al du? Bai, albo batera utzi du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MARÍA BUSTELO-k, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Politika Publikoen irakasleak, Europan dagoen desberdintasuna aztertu zuen: ikuspegi integratzaile baterantz duen bilakaera. Intersekzionalidadea: desberdintasun ezberdinez gain desberdintasunen arteko interakzioak kontuan izan behar diren tokia. Nabarmendu zuen desberdintasun guztietarako « taila bakarra» erabiltzeak sektoreen arteko lehiaketa sustatzen duela.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ROSA ESCAPA, CELEM -Emakumeen Europako Lobbyaren Espainiako koordinadoraren lehendakaria- feminismoaren hiru zutabeen formula klasikoari buruz aritu zen, belusako hirukia (Busteloren hitzetan): Emakumeen Mugimendua, Feminismo Akademikoa, Feminismo Instituzionala. Guztiak gaude hemen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JOSÉ ÁNGEL LOZOYA, Berdintasunaren aldeko Gizonen Foroko kideak, gizonezkoetatik abiatuz garatu zituen estrategiak. Lehen elkartasuna azaltzen bazuten ere, orain bere agenda dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

TERESA MALDONADO, Filosofiako irakaslea eta FeministAlden aktibista feminista, modernitate likidoari buruz aritu zen, baina batez ere, publikoa defendatu eta babestearen beharraz: eztabaida publikoa, zerbitzu publikoa eta jabetza publikoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BEGOÑA SAN JOSÉ, COMPI- Emakumeen Partaidetza eta Berdintasunerako Antolakuntzen Koordinadorako lehendakariak, mugimendu feminista antolatuaren borrokari esker emakumeen eskubideetan irabazitako lorpen eta aurrerapenak gogorarazi zituen.

 

SUA FENOLL, aktibista f

 

 

 

 

 

 

eminista eta Madrilgo 15M Feminismos Sol Komisioako partaideak sistema dela eta ez krisi bat, esan zuen. Aurrezteko, emakumeen eskubideak erabiltzen ari direla ohartarazi zuen.

 

SHAMS ABDI, Tunisiako Emakumeen Nazioarteko Martxa: “Feminismoa ez dago alderdi politiko konkretu baten aurka, sistema politiko, ekonomiko eta sozial konkretu baten aurka baizik.”

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MARCELA LAGARDE, antropologo feminista eta ONU Emakumeak-eko aholkularia: “Feminismoa emakumeek modernitateari emandako ekarpen politiko garrantzitsuena da, eta ekarpen zibilizatzailea da”. “Legeak soilik nahiko ez badira ere, legerik gabe mundua nolakoa izan daitekeen antzemateko ahalmenik ez dugu.” “Emakumeak modernitatearen aldekoak gara, modernitatea gure bizitzetan sartzea lortu ez dugulako, emakumeak modernitatearen parte izatearen aurka daudenen oztopoak direla eta. Posmodernak gara ere emakumeak, modernitatearen kritikak garelako. Post da ematen dugun pauso bakoitza, modernitatea berreraikitzen ari garelako.”

 

 

 

 

 

 

SAIOEN IDEIAK

 

Raquel Raposo, Emakundeko Programen eta Prestakuntza atalaren arduraduna

1. Panela: Gobernantza

Gobernantza edota gobernu onerantz aurrerapena, prozesu politikoetan genero ikuspegia benetan kontutan hartzen denean posible izango da bakarrik.

Berdintasuneko helburuak ezabatzeko ematen diren pausoak eta sexuaren arabera egiten den datuen sakabanaketaren deuseztapena, emakume eta gizonezkoen artean duen eraginaren neurketa eta ebaluazioarekin batera, gobernu onerantz joateko bidea errazten dute.

Mugimendu feministaren presio soziala ezinbestekoa da mainstreaming-erako beharrezkoak diren tresnen ezarpenerako.

 

 

 

Carmen Díez Mintegui, EHUko antropologo eta irakaslea

2. Panela: Boteretzea eta baloreen aldaketa

Panel honek hogeita bost komunikazio izan zituen, horietatik hamar, zuzenean entzun ziren. Partaidetza politikoarekin zerikusia duten gaiak garatu ziren; kirola eta jarduera fisikoaren inguruan ematen diren arazoak, batez ere neska eta gazteen artean. Baita, babes politikoa eskatzen duten emakumeen baliabide ekonomikoetara edota legezko eraikuntza mediatikora bereizitako sarbidea ere.

Eztabaida interesgarria izan zen eta konklusio gisa, boteretze prozesuetan aurrerapenak ematen ari direla azaldu zen, baina argi geratu zen oraindik lan handia dagoela aurretik.

 

 

 

 

Raquel Royo, Soziologiako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Emakumeen Kontrako Indarkerian Esku Hartzeko masterraren zuzendaria

3. Panela: Antolaketa Sozial Erantzunkidea

Familia eremuan, pertsonal eta laboralean, mugatu gaituzten ezberdintasun boteretsuetara hurbildu gara, baina baita banakako eta taldeko aldaketa prozesu itxaropentsuetara ere. Aldaketak aurrera eramateko gu ere aldatu behar gara. Bere denbora duten emakumeak eta zaintzen duten gizonak, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarri. “ Mundua ezin da aldatu inor eragotzi gabe” esaten duen esaldia gogora ekartzen dugu, beraz, jarrai dezagun ardura hartzen eta eragozten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Mariola Serrano, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero-Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako burua.

4. Panela: Emakumeen aurkako indarkeria

Espainiar legedian genero-indarkeriari buruzko kontzeptua aldatzea komenigarria izango litzateke eta Nazio Batuetako Emakumearen aurkako Indarkeria ezabatzeari buruzko Adierazpenera egokitu.

Bake eta segurtasuneko gaietan, emakumea kategoria unibertsala ez dela eta esperientzia bera partekatzen duela ez da ahaztu behar. Emakumeak asko gara, ez bakarra.

Berdintasunerako gizonen erantzukizunean eragiteko beharra dugu. “Patriarka-labirinto”-ko eredua tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak gehiegizko erlazioetatik ateratzeko dituzten zailtasunak aztertzeko lagunduko digula uste dugu, hala nola, amodio erromantikoarekin erlazionatutako mito multzo bezala “amodioaren indarra” deiturikoaren papera aztertzeko.

Mehatxu eta beldurgabeko eszenatoki batean, berdintasunak azkarrago aurrera egingo luke denbora eta eremu publikoaren betetzean. Horretarako, erakundeen konpromisoa ezinbestekoa da.

 

BILTZARRAREN ILDO NAGUSIAK

 

- Emakumeen agenda berdintsua da alde guztietan.

- Beharrezkoa da emakumeei galdetzea, ahotsa ematea.

- Momentu ezberdinetan eraiki zen eta orain hau babestu eta zaindu behar da. Begoña

San Jose-ren hitzetan, “ezin dugu feminismoa pilotu automatikoarekin gidatu,

koordenatuak aldatzen ari dira eta”.

- Beharrezkoa da legeak zaindu eta betetzea.

 

MARIA SILVESTRE EMAKUNDEKO ZUZENDARIAREN HASIERAKO HITZALDIA

Berdintasun-politikak, giza-eskubideak bermatzeko ezinbesteko inbertsioa

Joan den astean Mexikon egon nintzen, orain dela hamahiru urte Aguascalientesen ospatzen den Genero Estatistikari buruzko Mintegian. Han Ekonomia irakaslea den Lourdes Beneríaren hitzaldi magistrala entzuteko abagunea izan nuen, eta zinez inspiratzailea gertatu zitzaidanez testuinguru honetan aipatuko nuela esan nion. Lourdesek esan zidan horrela egiten banuen, bere agurra eta gurekin ezin egon izateagatik duen pena helarazteko. Esanda eta eginda.

Lourdes Beneríak neoliberalismoan feminismoak izandako erakargarritasunari buruz hitz egin zuen, eta baieztatu zuen garai neoliberalak frogatu duela sistemak genero-berdintasunaren alderdi asko sustatu ditzakeela, baina beti desberdintasun sozial sakonak ezarritako mugen barruan.

Egia da, eta gainera kezkagarria, garatutako herri kapitalistetan mugimendu feministak eskuratutako lorpen asko desberdintasun sozial garrantzitsuekin elkarbizi direla edo desberdintasun sozial horien gainean eraikitzen direla. Adibidez, pentsa dezagun gure gizarteak etxeko-zaintza eta etxeko–lana bermatzeko antolatu duen estrategian: etxe askotan lan hori mantentzen da gehienetan emakumezkoa den pertsona bati esker, eta gure testuingururik hurbilenean, etorkina da, gutxi ordaindutako lana egiten du, gutxiago aitortzen zaio eta askotan lan erregularizatu gabea du .

Desberdintasunak areagotzen dituzten neurriak

Garatutako herri askotan gaur egun pairatzen dugun krisi ekonomiko eta finantzarioak Estatuak bultzatzen ditu doikuntza- eta murrizketa-neurriak ezartzera. Neurri horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean ez laguntzeaz gain desberdintasun sozialak larriagotzen dituzte eta arriskuan jartzen dituzte borroka eta errebindikazio garrantzitsuei esker eskuratutako lorpenetako batzuk. Era berean,  eskubide sozial eta laboral batzuek modu efektiboan egikaritzea mugatzen dute.

Gobernuen gehiengoak akats ikaragarria egiten du pentsatzean berdintasun-politikak luxuzko neurriak direla eta ez direla beharrezkoak ezta nahitaezkoak ere. Baina berdintasun-politikak ez dira kudeaketa publikoan alferrikako gastua, baizik eta ezinbesteko inbertsioa eta ahalegin etikoa, luzaroan errebindikatutako giza eskubideak bermatzeko beharrezkoa.

Krisi ekonomikorako gaur egungo erantzunak eskasiaren luzapena dakar soilik. Horregatik, Guy Standing ekonomialari britainiarrak bete-betean asmatzen du “precariado" hitza erabiltzen duenean sortzen ari den gizarte-klase berriaz jarduteko. Gizarte-klase horrek jende behartsuena barne hartzeaz gain maila ertaineko jende asko ere barne hartzen du. Kontzeptu berri honen perfil soziologikoan sakonduko bagenu, “prekariadoaren feminizazioaz” hitz egin ahal izango genukeen.

Non aurki ditzakegu krisitik irteteko erreferenteak? Badago Latinoamerikako  herriak begiratzeko esaten duenik,  laurogeigarren hamarkadako krisi ekonomiko eta finantziero ikaragarrietatik irtetea lortu baitzuten. Egia da gorestekoak direla beren mugimendu sozialak eta eskualde guztietan sortutako sareak. Sare horien artean  emakume-elkarteetakoak daude, eta horiek gizarte- nahiz politika-mailan legediak sustatu ahal izan dituzte  emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaren alde. Era berean, gizarte- eta politika-ehuna  sortu da, sexu-arrazoiengatik sortzen diren diskriminazio-egoerekin sentikorra dena. Gizarte hauetan ere, ezberdintasun sozial handiak era lizunean maiz irauten dute ordea.  

Munduan emakumeak jasaten dituzten bortxaketak, hilketak, harrikatzeak, ebaketa genitalak, pozoidurak edo Malala bezala, eskolara joateagatik pairatzen dituzten tiroketak ezin ditugu ahaztu. Kultura edo erlijiotik justifikatzen diren ekintzak dira. Giza eskubideen betetzea unibertsala eta orokorra izan dadin zaindu behar da, etnozentrismoan erori gabe, hori da zeharkatu behar ez den muga.

Aldaketa eta egokitasun garaiak

Berri onak ez direla, jakin badakit: giza eskubideen urraketa, desberdintasun sozial iraunkorrak, eskasia orokorra, guzti hori, emakumeentzako kostu handiagoa du. Baina berri on bat eman behar dizuet, eman nahi dizuet: krisi-uneak, aldaketa eta egokitasun garaiak dira. Horretarako, erne eta adi ibili behar gara antolakuntza sozial koerantzukizun berri bat bermatzen duen eredu sozial berri baten eragile eta sustatzaile izateko, sozial eta kulturalki berriak eta irekiak diren definizioak eraikitzeko, emakumea, gizona edota norberak izan nahi duenaren esanahia hesitzen ez dutenak, aukera berdintasunetik eta askatasunetik egindako bakoitzaren benetako hautaketatik.       

Zaila? Bai noski, baina iraultza ez da inoiz erreza izan, iraultza feminista ezta ere, amaigabea oraindik, gure buruak, ingurunea eta harremanak modu ezberdin batean ikusteaz jaio dena. 

Gure bizitzan zehar ikasteko aukera dugulako zortea dugu gizakiok, sozializatzeko eta birsozializatzeko, eta gure burua behin eta berriro eraikitzeko. Eraiki dezagun ba, aniztasuna errespetatu eta berdintasunagatik apustu egiten duen identitate berrietan oinarritutako gizarte berri bat.

Emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna errealitate unibertsala da eta gizarte guztietan ematen da modu eta maila batera edo bestera, zenbait lekutan ematen den berdintasunezko gizarte batera abiatzeko aurrerapenak, beste batzuentzako bultzada bat suposatzen duela. Esperientziak trukatzeaz ari gara zentzu guztietan, Latinoamerikatik Europara, Europatik Asiara, Afrikatik Latinoamerikara eta alderantziz. Batzuk besteengandik ikasiz, gure postulatuak indartzeko aukera emango diguten sareak sortuz eta elkartasunak eraikiz, boteretsuak izango gara postulatu hauek defendatzen ditugun lekuetan, emakume eta gizon asko daudelako borrokan aukera berdintasunaren printzipioen alde eta hau errealitatea izan dadin, bakarrik ez gaudela esan dezakegu beti.    

Utzi iezadazue ba, Mexikoko Mintegitik ekarri nituen bi esaldiekin bukatzea: “kopiatu daiteke” eta “entzutean, ikasteko arriskua dugu”. Biltzar honek, kopiatzeko, entzuteko, praktika on ugari ikasteko eta pertsona bezala areagotzen gaituen gizarte zuzenagoak eta berdintasunezkoagoak lortzeko borrokatzeko aukera ematea espero dut, modu arriskutsuaz batzuetan, ororen ongia atsedenik gabe bilatzen duten gizarteak, azken finean.   

 

María Silvestre,

Emakundeko Zuzendaria

Euskadi, auzolana