Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Sentsibilizazio soziala
 
2006ko Emakunde Saria: Mari Jose Urruzola


2006ko Berdintasunerako Emakunde Saria Mari Jose Urruzolarentzat izan zen. Epaimahaiak kontuan izan zuen bere ibilbidea, azpimarratuz feminismoan emandako lehenengo pausuen garaia, erakutsitako erresistentzia eta honek ekarri zion lan bakartiarengatik. Hezkuntza alorrean Mari Jose Urruzolak programa ezberdinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da.  Baina profesionalki hezkuntza alorrean egindako lanarekin batera, Mari Jose Urruzola oso aktiboa izan zen maila sozial eta politikoan. Alor hauetan lan handia egin du emakumeen balorazio, errekonozimendu eta ahalduntzean. Bere lanaren fruitu izan zen Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren eratzea 80. hamarkadan, Lambroa elkartearena 80. hamarkadan eta Alderdi Feministarena 90. hamarkadan. Hezkuntzatik haratago doa Urruzolaren ospea esparru feministan.

 (Fotos Premio)

 

Euskadi, auzolana