Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Sentsibilizazio soziala
 
2008ko Emakunde Saria: Bizkaiko Emakumeen Asanblada


Emakunde Sariaren epaimahaiak, 2008ko deialdira aurkeztutako zortzi hautagaiak aztertu ondoren, erabaki zuen saria Bizkaiko Emakumeen Asanbladari ematea. Asanblada 1976. urtean sortutako mugimendu feminista da eta honen helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide berdinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta partehartze sozial eta politikoan ere.

Berdintasunaren aldeko kontzientziatzearen alorrean ahalegin ugari egin ditu Bizkaiko Emakumeen Asanbladak urte hauetan: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta bestelakoak antolatu ditu emakumeentzat, eta honekin batera, Euskadiko Jardunaldi Feministen edizio guztien antolakuntzan parte hartu du. Honako ekintzekin pentsamendu feministaren inguruko hausnarketa eta eztabaida piztu nahi izan du Asanbladak.  Erreibindikazioaren alorrean lan handia egin du ere, dibortzioaren eskubidearen alde, hezkuntza eta osasuna ez sexista baten alde eta abortuaren eskubidearen alde, besteak beste.

Asistentzia sozialean ere nabarmena da Asanbladak egindako lana. Emakumeei laguntza juridikoa eskaini die banaketa, dibortzio, eta abortuarekin zerikusia duten prozesu judizialetan, bai legalizatu aurretik eta baita ondoren ere. Honekin batera, familia planifikaziorako taldeak sortu ditu eta biolentziaren biktima izan diren emakumeentzat zerbitzuak aldarrikatu ditu. Asanbladak memoria historikoaren mantentzean ere ahaleginak egin ditu. Izan ere, 1982. urtean Emakumeen Dokumentazio Zentroa sortu zuen, Euskal Herriko mugimendu feministaren inguruko ekintza eta ideiak gorde eta artxibatzeko helburuarekin. Zentro honek balio izan du baita ere harreman sareak sortzeko, zeinen bitartez emakumeak harremanetan jarri ahal izan diren erakunde eta emakumeen taldeekin, besteak beste.

. (Fotos acto entrega)

 

Euskadi, auzolana