Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Emakunde Sariak

2006an Berdintasunerako emakunde Sari berria sortu zen. Ordura arte Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziren eta une horretatik aurrera emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekarpen bakar bat saritzea erabaki zen, nabarmenena, edozein arlotakoa izanda ere. Aurreko Emakunde Sariek lau alor saritzen zituzten: komunikabideak, hezkuntza, kirola eta publizitatea. Emakunde Sariak 1990.ean eratu ziren lehenengoz hedabideetako profesionalen lana aitortzeko helburuaz. 1995.ean publizitate arloko saria eratu zen eta 1997an hezkuntza eta kirol arlokoa. Hamabost urtetan zehar, hirurogei pertsona baino gehiago izan dira sarituak eta ehun pertsona inguruk parte hartu dute alor ezberdinetako epaimahaietan.

Sariaren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona fisiko nahiz juridikoei jendaurreko ezagutza egitea da eta lan hori jendaurrean nabarmentzea. Emakumeek egindako lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren egindako lanetan nabarmendu diren pertsonei zuzenduta dago saria, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren lan egin dutenei.

Emakunde sariak:

Euskadi, auzolana