Berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeria ezaren printzipioa defendatzea sektore pribatuan

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio sexuagatiko bereizkeria-egoeretan herritarrak defendatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin sustatzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea aldatzeko 3/2012 LEGEAk, otsailaren 16koak agintzen duenaren arabera.

Funtzioak

  • Ikerketak egitea, ofizioz edo alderen batek eskatuta, sektore pribatuan sexuagatik zuzeneko edo zeharkako bereizkeria gertatu dela uste bada, halako bereizkeria-egoerak argitzeko.
  • Negoziazio-bideak eta gomendioak ematea pertsona fisiko nahiz juridikoei, sektore pribatuan gertatzen diren sexuagatiko bereizkeria-egoerak edo -ekintzak zuzentzeko, eta emandako gomendioen jarraipena egitea, betetzen diren ikusteko.
  • Herritarrei aholku ematea, sektore pribatuan sexuagatiko bereizkeria-egoerak gertatzen direnean.
  • Jazarpen sexistaren kasuak errazago konpontzeko bitarteko izatea.
  • Egiten dituen jardueren eta ikerketen berri ematea, eta lege honetan xedatutakoari jarraikiz, txostenak eta irizpenak egitea.
  • Lan-administrazioko agintaritzarekin lankidetzan jardutea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan bereizkeriaren aurkako lan-arauak betetzen diren begiratzeko.

Arlo pribatuan sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-egoera dela-eta jo dezakezu Emakundeko zerbitzu honetara, aholkularitza eskatzeko, kexa bat adierazteko edota egoera jakin bat jakinarazteko, esate baterako:

  • Lan-deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada.
  • Emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute.
  • Hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia-bizitzari buruzko galderak egiten badituzte.
  • Haurduntza adierazi ondoren kontratua amaitzen badiote emakume bati.
  • Sexu-objektu gisako emakumeen irudiak publizitate-helburuekin erakusten badira.
  • Elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik.
  • Eszedentzia hartzeko edo lanaldia laburtzeko eskubidea ukatzen badiote norbaiti.
  • Emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada.
  • Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada.
  • Kirolari dagokionez, parte hartzeko mugarik jartzen bada edo tratu txarragoa ematen bazaie emakumeei.
  • Balio bereko lana egiteagatik emakumeei gizonei baino soldata txikiagoa ematen bazaie.
  • Edozein pertsonak, elkartek edo erakundek.
  • Ustezko diskriminazio-egoera jakin batek eragiten dion edozein pertsonak.
  • Helburuen artean tratu-berdintasunaren printzipioa betetzen dela zaintzea duen edozein erakundek.
  • Edozein nazionalitateko, bizilekuko edo lege-gaitasuneko pertsona guztiek.
  • Organo judizialek, alderdi interesdunak proposaturik sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa alegatzen den prozedura judizial batean badaude (prozesu penaletan izan ezik).

Emakundera hurbilduz: Arretarako ordutegia: Arrunta: urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean | astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 eta 15:00-16:30 | ostiraletan: 9.00-14:00 Udan: ekainaren 2tik irailaren 30ra bitartean | astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00

BILBO: C/ Gran Vía, 85. BEHARREZKOA DA HITZORDUA HARTZEA: 945 016 550.

DONOSTIA: C/ San Bartolomé, 28. BEHARREZKOA DA HITZORDUA HARTZEA: 945 016 550.

Telefono-zenbaki honetara deituz: 945 016 550

E-mail bidez: zuzenean idatz iezaguzue (emakunde.defensoria@euskadi.eus) edo Eskabide-orria jaits ezazue, bete ezazue, aldaketak gorde itzazue eta bidal iezaguzue (metodo horrek ez du datu sentikorrak igortzeko bide guztiz segurua bermatzen).

Posta bidez: (datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, Eskabide-orria bete eta inprima dezakezu posta arrunt bidez bidali baino lehen).
EMAKUNDE Manuel Iradier Kalea, 36 01005 GASTEIZ

Fax bidez: 945 016 551

Deskargatu Word formatuan (DOC, 145 KB)

1. Bete ahal dituzun arlo guztiak

  • Eskabide-orria betetzeko behar diren datuak:
  • Eskatzailea (eskaera egiten duenaren datuak)
  • Noren kontra (salaketa egiten duenari buruzko datuak, behar denean betetzeko soilik)
  • Eskaera (eskaeraren arrazoia, eta egoeraren deskribapena)
  • Erantsitako dokumentazioa**
  • Estatistika helburuetarako eskaera egiten duenaren datuak

**Eskabide-orriak dokumentazioa eransteko aukera ematen du, honetarako dokumentazioa eskaneatu eta eskabide-orriarekin batera bidali.

2. Eskabide-orria betetakoan, gorde egindakoa. Menu-ko Gorde honela aukeraren bidez.

3. Bidali gordetako dokumentua eta eransten den dokumentazioa (baldin badago), honako helbidera: emakunde.defensoria@ej-gv.es

Eskaera-inprimakiaren bitartez jo dezakezue guregana, eta adieraziotakoaren arabera, erantzun egokiena emango dizuegu. Eskatu nahi duzuena zehaztea garrantzitsua da: aholkularitza, arazoa jakinaraztea guk ikertzeko eta diskriminaziozkoa ote den argitzeko, alderdiei konponbide-neurriak proposatzea, eta abar. Emakundekhonela sailkatzen ditu eskaerak:

  • KONTSULTA: Emakundek sektore pribatuko tratu-berdintasunaren eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-ezaren eskubideari buruzko aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu, heltzen dion kasu bakoitzean..
  • KEXA: Sexu-arrazoiengatik diskriminaziozkoa izan daitekeen egoera batean zaudetela uste baduzue, kexa adieraz dezakezue eta Emakunderi ikerketa bat hasteko eska diezaiokezue.
  • SALAKETA: Sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-ekintza edo -egoera jakinaraz diezaioke Emakunderi edozein pertsona, erakunde edota elkartek. Salaketa aurkezten duen pertsonaren edo pertsonen nortasuna adierazi behar da salaketan, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa ustez eragiten duten ekintzen kontaketaz, eta, ahal bada, ustezko erantzuleen nortasunaz gain. Arrazoitutako eskaera bat egiteak ez du Emakunde lotesten. Hau da, salaketa baloratu ondoren Defentsa Erakundeak ikerketa-prozesua ofizioz has dezake, edo ez.
  • BIDEA IZATEA: Emakunderi jazarpen sexista edota sexu-arrazoiengatiko jazarpen kasu bat jakinarazten bazaio, sektore pribatuari zein publikoari dagokiola ere, erakundea bidea izan behar da arazo hori konpontzeko.
  • IRIZPENA: Sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa alegatzen den edozein prozedura judizialetan, Emakunderi txosten espezializatua eskatzea proposa diezaioke alderdi interesdunak Auzitegiari (kasu penaletan izan ezik).
Euskadi, auzolana