Berdintasunerako Jardunbide Egokien Bankua

 

Emakundeko Berdintasunaren Jardunbide Egokien Bankuaren aplikazioa Eusko Jaurlaritzako sailekin, foru- eta toki- administrazioekin eta EUDELekin elkarlanean egindako ekimena da, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan eta kanpoan erakunde publikoek eta pribatuek arlo horretan egindako jardunbide egokiak edo onak bildu eta haien berri ematea helburu duena.

 

Zer da jardunbide egokia?

Edozein arlotan martxan jarritako ekintzak, metodologiak eta tresnak dira eta ziurtatu dute emakumeen eta gizonen desberdintasun faktoreetan emaitza positiboekin aldaketak sartzeko gaitasuna dutela. Gainera, beste testuinguru batzuetan aplikatu daitezke.

 

Aplikazio honen bitartez:

• Herritar guztien eskura jartzen du, informazio osoa, erakunde publikoek eta pribatuek hainbat jarduketa-arlotan abiarazi dituzten berdintasunerako jardunbide egokiei buruz.

• Hainbat erakundetako berdintasun politiken ardura duten pertsonei aukera ematen die eurek ordezkatzen dituzten erakundeetan abiarazi dituzten berdintasunerako jardunbide egokiak erregistratu, ezagutzera eman, partekatu eta eguneratu ahal izateko.

 

Berdintasunerako Jardunbide Egokien Bankura sarbidea

 

Berdintasunerako Jardunbide Egokien Bankua

Erabilerari buruzko eskuliburua (PDF, 730 KB)

Euskadi, auzolana