2015 Berdintasunerako gunea.

Emakundek “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko. Berdintasunerako Gunea 2004 urtetatik ospatu dugu.

2015. urtean Foroaren XII. edizioa egingo dugu eta aurreko edizioan martxan jarri genuen gune ibiltariak oso harrera ona eduki duenez, aurten formatua mantenduko da. Hau da, laugarren hiruhilekoan autobus bat izango dugu EAEko bazter guztietara heldu ahal izateko eta Gunearen jardueren eta beste jarduera osagarrien topaleku izateko.

2015 guneak Emakundek martxoaren 8a ospatzeko lelo berbera izango du: “GIZARTEA AURRERA DOA BERDINTASUNERANTZ. EZ DEZAGUN ATZERA EGIN”, eta berdintasunaren balioaren eta lorpenak galtzeko arriskuen inguruan hausnartzeko espazio zabala eta anitza izan nahi du.

XII. Berdintasunerako Gunea 2015ko urriaren 5etik abenduaren 18ra ospatuko da.

 

2015EKO DEIALDIA

 

PRESTAKETA MINTEGIA

 

EBALUAKETA

 

AURREKO EDIZIOAK

 

Euskadi, auzolana