Web Emakunde

euskad.eusen sartu

Argitalpen-data: 2014/12/11

Emakundek Abadiñon gertatutako bi emakumeren hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritar guztiei

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak asteazkenean Abadiñon gertatutako bi emakumeren hilketaren aurrean bere gaitzespena azaldu du eta gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena. Emakundek gizarteari dei egiten dio honelako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten nazka eta gaitzespena adierazteko, jarrera aktiboa izan dezan emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean inolako tolerantziarik ez onartzeko, eta gogorarazten dio indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat dela. Zentzu honetan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna gogoratu du Emakundek eta dei egin die hiritarrei Abadiñon bihar arratsaldean egingo den kontzentrazioan parte hartzera. Emakunderen izenean bertan izango da Izaskun Landaida zuzendaria. Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea.

Euskadi, auzolana