Euskadin sexu esplotaziorako salerosketa-egoeran dauden emakumeak artatzeko prestakuntza saioa antolatu du Emakundek

2019.eko abenduak 16

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, "Euskadin salerosketa-egoeran dauden emakumeen nazioarteko babesaren arloko erronkak" jardunaldia egin da. Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak ireki du prestakuntza-jardunaldia, eta gogorarazi du beharrezkoa dela salerosketaren biktimak artatzen dituztenek genero-ikuspegitik eta giza eskubideen ikuspegitik egitea, "kontuan hartuta sexu-esplotazioa emakumeen desberdintasun-, menderatze-, botere-abusu- eta esplotazio-harremanetan oinarritzen dela. Baina, horrez gain, sakon ezagututa, ikuspegi multikultural batetik, esplotatuak diren emakumeen errealitateak, kultura, baldintza sozialak ".

Jardunaldiaren lehen zatian, Ane Garay eta Patricia Barcena CEAR Euskadiko arduradunek sexu-esplotaziora bideratutako salerosketa-egoeran dauden emakumeen kasuan aplikatu beharreko arreta- eta babes-esparruei heldu diete teorikoki eta praktikoki. Zehazki, erakundeek eguneroko jardunean dituzten erronkei heldu diete, eta jardunbide egokiak azaldu dituzte nazioarteko babesaren ikuspegitik.

Bestalde, Carlos Villar Arevalok, Sexu-salerosketaren aurkako Red Galegako kideak, Galiziako Erkidegoan hartu diren koordinazio-neurriak azaldu ditu, ondoren atzerritartasun legean zentratzeko.

 
Euskadi, auzolana