Publizitatean ematen diren estereotipo sexistei buruzko prestakuntza jardunaldia egin du Emakundek

2019-10-22_begira.jpg

2019.eko urriak 22

Komunikabide eta publizitate agentzien Begira sarearen ekimenen barruan, Emakundek gaur prestakuntza jardunaldi bat ospatu du Bilbon “Begirada kritiko bat publizitate sexistarekin bukatzeko” izenburupean. Yolanda Rodríguez artista bisuala eta argazkilaria izan da prestakuntza saioa zuzentzeko arduraduna. Rodriguezek adierazi duen bezala, “irudi guztiak dira ideologia. Irudi bat sortzen duzun bakoitzean esaten ari zara zeri ematen diozun ikusgaitasuna eta zeri ez. Ikusgai izatea boterea izatea da”.

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, ireki du jardunaldia. Haren esanetan, “publizitatean berdintasunaren aldeko baloreak sustatzea bada ere kalitatea eta bikaintasunaren alde egitea. Eta horrekin batera errealitatearekin bat datozen eredu berriak aurkeztea ere bada: emakumeen autonomian oinarritutako baloreak, dibertsitatean eta merezi duten protagonismoan. Besteak beste, edertasun kanonak ezartzen ez duten ereduak eta rol sexistak zabaltzen ez dituztenak”.  

 
Euskadi, auzolana