Begira Sarea osatzen duten komunikabideek sexu-indarkeria kasuen tratamendu informatiboari buruzko jardunaldia egin dute

111.JPG

2020.eko ekainak 18

Gaur goizean modu birtualean egin da Emakundek sustatzen duen Begira Sarearen topaketa, publizitate eta komunikazio ez-sexistarako kode deontologikoa eta autoerregulaziokoa ezartzeko sarearena, hain zuzen ere. Sare hau komunikabideetako eta publizitate agentzietako ordezkariek osatzen dute. Sarearen lan-gaia aurten emakumeen aurkako indarkeria da, indarkeria horrek komunikabideetan eta publizitatean duen tratamendua.

Gaurko jardunaldian, hainbat komunikabidetako ordezkariek hartu dute parte, eta sexu-indarkeriako kasuen tratamendu informatiboa jorratu da. Norma Vazquez psikologo eta Sortzen-eko zuzendariak hitzaldi bat eskaini du, tratamendu hori genero-ikuspegiarekin nola egin behar den eta komunikabideetan indarkeria sexualaz hitz egiten dugunean fokua non jarri behar den azaltzeko.

Emakundeko zuzendaria den Izaskun Landaidak ireki du jardunaldi birtuala, eta aukera aprobetxatu du Begira sarea osatzen duten komunikabideek duten garrantzia azpimarratzeko eta modu ez-sexistan komunikatzeko helburuan duten inplikazioa azpimarratzeko. "Beharrezko eragileak zarete, funtsezkoak gure gizartean hain beharrezkoa den balio-aldaketaren lorpenean. Badakigu sare honen helburua ez dela erraza, baina beharrezkoa da hedabideek eta agentziek egiten duzuen lana nabarmentzea ", adierazi du.

 
Euskadi, auzolana