Berdintasun sailburua eta Emakundeko zuzendaria Euskadiko emakumeen elkarteak ordezkatzen dituen batzordearekin bildu dira

2020-12-16_aholku_batzordea.jpg

2020.eko abenduak 16

Gaur Emakunderen Aholku Batzordea bildu da online erara. Batzorde honek Euskadiko emakume-elkarteen ordezkaritza biltzen du, eta Emakunderekin eta Jaurlaritzaren hitz egiteko organoa da.  Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak ongietorria eman die elkarteetako ordezkariei, "talde-lana" egiteko deia eginez.  Artolazabalek Aholku Batzordeko ordezkariei ziurtatu die bere saila irekita dagoela elkarte-mugimenduaren proposamenak entzuteko, Emakunde beti egon den bezala, eta 2021eko erronken artean nabarmendu du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen aldaketa onartzea, berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako hitzarmen bihur dadin, eta emakumeen ahalduntzea bultzatzea. Ahalduntzerako zuzendutako ahaleginak indartuko direla adierazi die, aurrekontu igoera bat iragarriz elkarteentzako diru-laguntzetan.
Besteak beste, bileran Aholku Batzordearen Lan Memoria (2019-2020) eta 2021eko Jarduera Plana aurkeztu dira, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen aldaketaren izapidetze-egoerari buruzko informazioa eman da.

 
Euskadi, auzolana