Emakundek eta Euskalitek berdintasuna kudeaketa aurreratuan txertatzen sakondu dute

2020.eko urriak 28

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta Euskaliteko zuzendariak, Fernando Sierrak, “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IV)” izeneko jardunaldia aurkeztu atzo Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren astearen barruan. Bertan, kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko tresnei buruz hitz egin zen. Tresna hauetako asko Euskalitek eta Emakundek sinatutako hitzarmenari esker sortu dira. Landaidaren esanetan, Euskaliten eta Emakunderen asmoa da berdintasuna kudeaketa aurreratuan txertatzeko tresna horietan sakontzen jarraitzea, izan ere ez dago kudeaketa aurreraturik berdintasunik gabe.  Landaidaren esanetan, “enpresetan berdintasuna egotea lehenik eta behin justizia sozialak eskatzen duen zerbait da, eskubide bat da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako legeetan jasoa; baina horretaz gainera, berdintasuna eta bikaintasunaren artean lotura badagoela azpimarratu behar da”. Atzoko jardunaldian, jardunaldianbatera, bientitatek (DBUS eta Lantegi Batuak) euren esperientziak aurkeztu zituzten alor honetan.   

 
Euskadi, auzolana