Emakundek informazioa bildu eta herritarren eskura jarri du Coronavirusaren krisiaren garaian EAEko 185 udalerritan indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko dauden zerbitzuei buruz

Captura-de-pantalla-2020-04-03-a-las-12.23.42-642x336.png

2020.eko apirilak 03

Emakundek, EUDELen eta euskal udalen laguntzarekin, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko EAEko 185 udalerrik dituzten zerbitzu aktiboei buruzko informazio eguneratua bildu du eta hiritarren eskutara jarri.  Koronabirusak eragindako krisi-garai honetan, osasun-eskakizunei erantzun behar izan zaie, eta, ondorioz, zerbitzu horiek berrantolatu eta egokitu egin behar izan dira, osasun-larrialdiko konfinamenduak irauten duen egunetan indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeei ematen zaien arreta bermatzen jarraitu ahal izateko. Emakundek eskerrak eman nahi dizkie EUDELi eta euskal udalei gida hori egiteko eskeinitako laguntzagatik. Informazio hori Emakunderen web orrian dago eskuragarri. Astero eguneratzen joango da informazioa.

 
Euskadi, auzolana