Emakundek mugimendu feminista eta emakumeak zoriondu ditu atzoko "ahalduntze kolektiboaren" erakusgarriagatik

2020.-03-08_martxoak_8-1.jpg

2020.eko martxoak 09

Mugimendu feministak atzo Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartu zuen Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta gaur zoriondu egin du mugimendu feminista, atzoko egunerako antolatutako mobilizazioengatik. Landaidaren hitzetan, atzoko eguna "emakumeen ahalduntze kolektiboaren beste erakusgarri bat izan zen, euren eskubideen eta askatasunen defentsan. Askotariko emakumeak, belaunaldi ezberdinetakoak, elkarrekin, erakutsiz feminismoaren kateak, atzetik datorrenak, etorkizuna eraldatzen jarraituko duela aurrerantzean ere". Landaidak zoriondu egin ditu emakumeak, eta zorionak eman dizkie egunez egun mugimendu feministaren aldarrikapenei babesa agertzen dieten pertsona guztiei, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko eta berdintasunezko gizartea aldarrikatzeagatik.  

 
Euskadi, auzolana