Eusko Jaurlaritzak 25 miliotik gorako inbertsioa egin du indarkeria matxistaren aurrean eskainitako zerbitzuetan

2020_01_23_lhk_emakunde.jpg

2020.eko urtarrilak 28

Eusko Jaurlaritzak 25 miliotik gorako inbertsioa egin du 2018. urtean indarkeria matxistaren aurrean eskainitako zerbitzuetan.Emakumeen aurkako indarkeria arazo globala, egiturazkoa eta dimentsio anitzekoa da. Errealitate horretaz eta horrek dakarren erronkaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzako sail gehienak konprometituta daude giza eskubideen urraketa horri erantzun egokia emateko. "Eusko Jaurlaritzak EAEko emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean emandako erantzuna" izeneko txostenean zehazten dira Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak. Emakunderekin batera, Jaurlaritzako sei sailek (Segurtasuna, Enplegua eta Gizarte Politikak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza, Osasuna, Lana eta Justizia eta Hezkuntza) hainbat zerbitzu eta prestazio eskaintzen dituzte modu koordinatuan. 2018an egindako inbertsioa kuantifikatzen da txostenean: 25.212.764 euro guztira. Inbertsio horri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiena gehitu beharko litzaioke, 7 milioi eurotik gorakoa izango bailitzateke. Gaur egun, udal eremuko inbertsioa identifikatzeko lanetan ari dira.

 
Euskadi, auzolana