Eusko Jaurlaritzak berdintasunari buruzko europar lantalde bat abiarazi du

2020-02-05_brussels.jpg

2020.eko otsailak 05

Emakundek, Euskadik Europar Batasunerako duen Ordezkaritzarekin lankidetzan, berdintasunari eta generoari buruzko lantalde espezifiko bat abiarazi du Europako Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren (CRPM) esparruan. Lantalde horren parte da Euskadi, eta Europako 150 eskualde biltzen ditu.

Taldearen helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea Europako eskualdeen errealitatetik eta ikuspegitik, Europako Batzordeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2020-2024 Estrategia eta nazioarteko beste ekimen batzuk abiaraziko dituela aprobetxatuz, hala nola Beijingen egindako Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren Ekintza Plataforma onartu zeneko 25. urteurrena.

Alemania, Irlanda, Suedia, eta Galesko, Kataluniako, Balearretako eta Nafarroako eskualdeetako ordezkariek parte hartu dute lan saioan.

Etorkizunera begira, lantaldeak honako helburu hauek planteatzen ditu berdintasunaren arloan: EBren aurrean posizionamendu politikoak sustatzea; Eskualdeen arteko jardunbide egokien trukea sustatzea; Sinergiak eta baterako ekintzak sustatzea; eta eskualdeek eremu horretan duten eginkizuna bultzatzea eta indartzea.

 
Euskadi, auzolana