Eusko Jaurlaritzak irmoki gaitzetsi du emakume batek Gasteizen jasandako erasoa

2020.eko urriak 19

Larunbatean Gasteizen emakume batek jasan zuen erasoa gaitzesteko Gasteizko Udalak deitu zuen kontzentrazioan parte hartu dute gaur eguerdian Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Zuriñe Elordi idazkari nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin eta Arabako erakundeetako ordezkariekin batera. Emakundeko zuzendariak babesa agertu die erasotuari eta haren alabari, laster sendatzea espero duela adierazi du, eta "emakumeen aurkako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen bortitzena" dela gogorarazi du, baita desberdintasun eta botere-harremanen gainean eraikitzen dela. Era berean, beti ere osasun egoera eta protokoloak kontuan hartuta, herritarrak euren gaitzespena egoki irizten duten adieraztera gonbidatu ditu; izan ere, "emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko, herritar guztien jarrera aktiboa behar da".

 
Euskadi, auzolana