Ikasturte berrirako eskola agendak egin ditu Emakundek

agenda-facebook.jpg

2020.eko irailak 01

  • DBHko 1. eta 2. mailako ikasle guztiei banatuko zaie hilabete honetan zehar
  • Guztira 45.000 agenda banatuko dira berdintasunaren aldeko edukiekin

 

Bosgarren urtez, Emakunde-Emakumearen euskal erakundeak DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat agendak egin ditu eta hilabete honetan zehar banatuko ditu ikastetxeen artean. Agenden helburua da berdintasunarekin zerikusia duten eguneroko egoerak azalaraztea eta gazteen artean honako edukiak zabaltzea, besteak beste: bizitza proiektuak aukeratzeko askatasuna, nesken gauzak eta mutilen gauzak daudela ezartzen duten estereotipoak desagerrarazteko beharra, zaintzan pertsona guztien bizitzan duen garrantzia eta zaintza lanak banatzeko eta balioan jartzeko  beharra, aniztasunaren errespetua (sexua, arraza, baldintza fisikoak…), pertsonen autonomia indartzea, gorputz perfektuen tirania salatzea, auto-estimuaren eta ahalduntzea bultzatzeko beharra, neska ala mutil izan sentimenduak adierazteko beharra, pertsonen arteko adiskidetzea, edota emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenak goraipatzea. Agendak, besteak beste, ikasleekin gai hauen inguruan hausnartzeko aukera ematen du.

Guztira 45.000 agenda egin dira eta irailean zehar banatuko dira ikastetxeen artean

 
Euskadi, auzolana