María Ángeles Duranekin itxiko du Emakundek "Garbira pasatzeko zirriborroak" online zikloa

FB_CAS.jpg

2020.eko uztailak 15

Emakundek ostegunean itxiko du, María Ángeles Durán akademiko eta ikertzailearen parte-hartzearekin, "Garbira pasatzeko zirriborroak" online zikloa. Ziklo hau pandemia gure gizartean sartu ondoren jarri zen abian, hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta Emakunde egiten ari den analisia aberasteko eta etorkizunerako proposamenak sortzeko helburuarekin. Hitzaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Emakunderen webgunetik eta Youtubetik, eta ondoren Emakunderen webgunetik grabatuta ikusi ahal izango da.

María Ángeles Durán espezializatuta dago ordaindu gabeko lanaren eta horrek egitura sozial eta ekonomikoarekin duen loturaren azterketan, eta honako gai hauei buruz hitz egingo du: zaintza lan ikusezina eta pandemian izandako eragina, krisi honen kostu sozialak, batez ere emakumeen bizitzetan, zaintza-ereduaren eraldaketa eta telelanak konfinamenduan izan duen eragina, besteak beste. Horrez gain, etorkizunerako proposamenak aurkeztuko ditu.

Emakundek maiatzean ekin zion COVID19aren eragina berdintasunaren begiez aztertzeari, eta hilabete hauetan Indarkeria, Osasuna, Mugimendu feministaren ekarpenak eta ekonomiaren arrakalak aztertu dira zenbait eztabaidetan. Biharkoarekin itxiko da zikloa, zeinetan hainbat ekarpen jaso diren. 

 

 
Euskadi, auzolana